Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Gaur hasi eta hurrengo egunetan deklaratuko dute Alakranako arrantzaleek

Busturialdea
EkonomiaGizartea

Alakranako arrantzaleei deklarazioa hartuko die epaileak, gaur hasi eta datozen egunetan. Ekainaren 6an hasiko da epaiketa, baina arrantzaleei deklarazioa lehenago hartzea erabaki du Audientzia Nazionalak. Izan be, epaiketa hasten den data horietan kanpainan izango dira arrantzaleak. Gaizka Iturbe bermeotarra izan da lehena epailearen aurretik pasatzen. Gaur bertan eman du deklarazioa. Negar artean kontatu du Audientzia Nazionalean bahiketaren 47 egunetan bizitakoa. Zenbait momentutan beraien bizitzak arriskuan ikusi zituela azaldu dio epaileari. Lehenengo aldia, Canarias fragatak bi akusatuak atzeman zituenean izan zela gogorarazi du. “Urduri zegoen batek arma kargatu zuen eta ez gintuen hil beste batek eskua ipini zuelako”, adierazi du Iturbek. “Heriotza aurretik pasatzen ikusi nuen lehenengo aldia izan zen”, gaineratuz. Bigarren momentu bat ere izan du gogoan. Bahitzaileek hiruko taldeetan banatu zituzten unekoa, hain zuzen. “Espainiako Gobernuak beraien eskakizunei kasurik egin ezean, akusatuen familien esku geratuko ginela esaten ziguten”. Orduan, “bazuka bat eta granada-jaurtigailu bat eskuetan zuen gizon batek arma kargatu eta gure buruen gainetik egin zuen tiro. Amaitu zuenean bardina egin zuen metrailadore batekin”. Otsailaren 3an eta 4an, berriz, atunontziko patroi Ricardo Bachek eta Iker Galbarriatu kapitainak deklaratuko dute. Otsailaren 4an eta 5ean gainontzeko sei arrantzaleek joan beharko dute Audientzia Nazionalera. Bederatzi arrantzaleri hartuko die deklarazioa epaileak. Ekainaren 6a [...]

2011/01/28
Busturialdeko Hitza
Alakranako arrantzaleei deklarazioa hartuko die epaileak, gaur hasi eta datozen egunetan. Ekainaren 6an hasiko da epaiketa, baina arrantzaleei deklarazioa lehenago hartzea erabaki du Audientzia Nazionalak. Izan be, epaiketa hasten den data horietan kanpainan izango dira arrantzaleak. Gaizka Iturbe bermeotarra izan da lehena epailearen aurretik pasatzen. Gaur bertan eman du deklarazioa. Negar artean kontatu du Audientzia Nazionalean bahiketaren 47 egunetan bizitakoa. Zenbait momentutan beraien bizitzak arriskuan ikusi zituela azaldu dio epaileari. Lehenengo aldia, Canarias fragatak bi akusatuak atzeman zituenean izan zela gogorarazi du. “Urduri zegoen batek arma kargatu zuen eta ez gintuen hil beste batek eskua ipini zuelako”, adierazi du Iturbek. “Heriotza aurretik pasatzen ikusi nuen lehenengo aldia izan zen”, gaineratuz. Bigarren momentu bat ere izan du gogoan. Bahitzaileek hiruko taldeetan banatu zituzten unekoa, hain zuzen. “Espainiako Gobernuak beraien eskakizunei kasurik egin ezean, akusatuen familien esku geratuko ginela esaten ziguten”. Orduan, “bazuka bat eta granada-jaurtigailu bat eskuetan zuen gizon batek arma kargatu eta gure buruen gainetik egin zuen tiro. Amaitu zuenean bardina egin zuen metrailadore batekin”. Otsailaren 3an eta 4an, berriz, atunontziko patroi Ricardo Bachek eta Iker Galbarriatu kapitainak deklaratuko dute. Otsailaren 4an eta 5ean gainontzeko sei arrantzaleek joan beharko dute Audientzia Nazionalera. Bederatzi arrantzaleri hartuko die deklarazioa epaileak. Ekainaren 6a eta 10a bitartean egingo dute Cabdullahi Cabduwily eta Raageggesey Hassan somaliarren aurkako epaiketa. 2009an Bermeoko Alakrana atunontzia bahitzea leporatzen diete, eta 220 urteko kartzela zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Nor gara
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.