Bermibusak arratsaldeetan be zerbitzua eskainiko du otsailetik aurrera
Otsailaren erdialdetik aurrera Bermibusa arratsaldeetan be martxan izango dela jakinarazi du Bermeoko alkate Xabier Legarretak. Goizeko zerbitzua bere horretan jarraitzeaz gain, arratsaldeetan 16:45eatik 20:15era ibiliko da. Gainera, geraleku bat gehiago izango du arratsaldez, Hizkuntza Eskolara arte iritsiko baita.

Arratsaldeko zerbitzuak, gainera, berritasun bat izango du. Goizeko geraluak mantendu ez ezik, bat gehituko zaio.
Bermibus zerbitzuak orain arteko prezioa mantenduko duela jakinarazi du Bermeoko alkateak, 20 zentimo, hain zuzen be.