
Zapatuan ikusi zuten balea Matxitxakoko itsasargitik hurbil. Baleak 12 metroko luzera zeukan.

10 milioi tona hondakin itsasoratzen dira urtero. Aztik ondorioztatu du Bizkaiko golkoa mikropastikoentzako irteerarik gabeko "kale itsua" dela.

Bermeoko Udalak martxan jarri du 'Zeurie be bada' garbiketa kanpainaren bigarren fasea. Kanpainagaz lotutako bideo bat ere aurkeztu dute, "kontzientziazioa lantzeko".

Hareatzaren erdigunean kokatuta dagoen haitza da ofita, triasiko sasoikoa eta balio geologiko handia duena. Ibarrangeluko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Sailera jo du, ezabatze lanak egiteko biderik egokienaren bila.

Herriko hainbat eragile, teknikari eta udalean ordezkaritza daukaten alderdiekin egindako diagnostikoa amaitu dute, eta orain herritarrek txanda da, urriaren 18ra arte egin ahalko dituzte ekarpenak.

Datozen bi asteburuetan informazio gunea ipiniko dute udaletxearen aurrean, eta udalak kaleratutako gidaliburua banatuko dute etxez etxe. Herritarrak kanpainan parte hartzera gonbidatu dituzte, "herriko hondakinen gaikako bilketa hobetu eta Morga Bizkaiko herri-eredu bihur dadin".

Ekainaren 1etik irailaren 30era, Mundaka, Sukarrieta eta Ibarrangeluko Laida hondartza artean itsasontzian joan-etorriak egiteko zerbitzua ematen du Cristina Krug Zuluetak.

Marka elektroniko bati esker, hegaluzeak Atlantiko urruneko zonaldeetan hibernatzen duela ondorioztatu dute AZTIko ikerlariek, ehunka metroko sakoneran. Bildutako informazioak espezieen biologiari eta ekologiari buruzko datu indeendenteak eman ditu, eta arrantza kudeaketa hobetzen laguntzen du.

Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Lopez dira Hondarribia Grand Slameko finalean elkarren kontra neurtuko diren bikoteak.

Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatuko dute bihar, Urdaibai Bird Centerren. Sarrera doakoa izango da, eta paduretan dauden arrano arrantzaleez eta mokozabalez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Asteburuko landaketetan parte hartu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute.

Jakitera eman dutenez, 940 kilo hondakin batu zituzten.

09:30ean Muxikako Asteiko aparkalekuan jarri dute hitzordua, eta parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute.

Larrabe auzoan jarri dute birziklatzeko gune berria, Murueta Lorategiaren aurrean, hain zuzen ere.

Astelehena da izena emateko azken eguna (18:30ak baino lehen). 16 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute.

Papera eta kartoia, plastikoa eta beira birziklatzeko edukiontziak jarri dituzte Aldai Etxearen alboan.

"Fundaziogaz zerikusirik ez duten arrazoiengatik", jardunaldia bertan behera utzi beharra eduki dutela azaldu dute.

10 laguneko taldeetan lan egingo dute. Garbiketa lanetan parte hartu gura dutenek eguena dute izena emateko azken eguna.

Asteburuetan udako ordutegia mantenduko dute, 11:00etatik 19:00etara.

Aranzadi Zientzia Elkartea Izaro uhartean egiten ari den lana ezagutzen egon da goizean Aritz Abaroa.