Udazkeneko ordutegia dauka Urdaibai Bird Centerrek
Asteburuetan udako ordutegia mantenduko dute, 11:00etatik 19:00etara.
Udako ordutegiari agur esan dio Urdaibai Bird Centerrek. Urriaren 31ra bitartean, udazkeneko ordutegia edukiko du hegaztiak ikusteko eraikinak.
Hori horrela, martitzenetatik barikuetara, 11:00etatik 16:00etara bitartean egongo da zabalik zentroa. Asteburuetan, berriz, udako ordutegia mantenduko dute; hau da, 11:00etatik 19:00etara bisitatu ahalko da Urdaibai Bird Center.
Zehaztu dutenez, ez da beharrezkoa erresberarik egitea: “Anima zaitezte bisita egitera. Egunak laburtzen doazen arren, jarraitu ezazue hegaztien munduaz gozatzen”. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, hurrengo telefono zenbakira deitu behar da: 699 83 92 02.