
Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuetara elikagaiak eta oinarrizko materiala eramango dituen Euskal Karabanagaz bat egin gura duten herritarrek urtarrilaren 23ra arte [barikua] egin ditzakete beraien ekarpenak. Ekarpen ekonomikoak ere jasoko ditu Besalde elkarteak.

Herriko mugikortasuna hobetzeko, eta udalerri jasangarri, irisgarri, seguru eta eroso bihurtzeko asmoz hasi dituzte berrantolaketa lanak. Uri-mugikortasunaren diagnostikoa bete dute herrian, eta horren emaitzak kontuan izanik abiatu dute berrantolaketa. Dagoeneko lehenengo pausoa eman dutela adierazi dute udal ordezkariek.

Bat Ez da Gitxi plataformak Gernika-Palestina Herri Ekimenari, eta era berean, zeharka, Palestinari laguntzeko dirua batuko du zapaturako antolatu duen musika jaialdian. Jaialdiaren hamaikagarren aldia izango da.

Bi aukera horiek jendaurrean aurkeztu zituen joan den astean Muxikako Udalak, herritarren iritziak jaso eta lehen zirriborro horiei alegazioak egiteko. Eta, aurkezpen horrek jendearen interesa piztu zuen.

Feminismoa hizpide duten eta euskarazko edukiak biltzen dituen kontsultarako baliabidea aurkeztu du Elhuyarrek: Leiho Morea. Liburuak, artikulu akademikoak, podcastak edo jardunaldi feministak aurki daitezke bilduma zabal honetan.

Guggenheim Urdaibai makroproiektua bertan behera uztearen arrazoien artean, izapideek eta epaitegietan argitzeke dauden prozedurak argitzeak "zortzi edo hamar urtez" proiektua geldi egotea ekarriko lukeela nabarmendu du Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko Batzar Nagusien Iraskunde, Gobernamentu on eta Gardentasunerako Batzordean.

Xabier Barandika gernika-lumotarrak, Thibault Basquegaz batera, Eusko Label Winter Seriesen finalera heltzeko hautagaitza are gehiago argitu du, Johan eta Gorka Sorozabal anaiak 2 eta 1 menperatuta.

Gernika-Lumoko Udalak, Lanbide Ekimenak arloaren bitartez, langabetuentzako AA sortzaileari buruzko doako prestakuntza bultzatu du, SPRIk finantzatuta eta tresna digital berrien erabilera praktikoan oinarrituta.

Gernika Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du Gernika-Lumoko Udalak. Bakea eraikitzeko eta berradiskidetzea bultzatzeko lanean diharduten pertsona fisiko eta juridiko, erakunde edo bestelako pertsona edo taldeen aitorpen publikoa egitea dute asmo sariek.

Euskaraldiko batzordeak domekan [martxoak 30] emango du Euskaraldiaren Bermeoko hamaikakoaren berri. 250 herritarrek aurkeztutako ehundik gora izenen artean aukeratu dituzte enbaxadoreak.

Datorren zapatuan [martxoak 29] Out of Series txapelketaren bigarren ekitaldia hartuko du Ereñoko pilotalekuak. Aisialdiaren ikuspuntutik zesta-puntaz gozatzea du helburu ekimenak, eta 30 lagun elkartuko ditu.

Afizionatuen mailakoen zesta-punta bultzatuko du Gernika Jai Alai Eskolak antolatu duen Eguenetan Jai Alai Txapelketak. Lehen mailako partiduak jokatuko dituzte eguenero, bihar hasita.

Apirilaren 25 eta 26an Bermeoko II. Herri Kirol Txapelketa Herrikoia hartuko du udalerriak. eta interesa dutenek apirilaren 11ra bitartean zabalik dute izena emateko aukera, Sustabiz Fundazioaren webgunean.

Gernika-Lumoko Santanape kirol zentroak izandako abonatuen igoeraren baitan, instalazioetara sartzeko sistema modernizatu du udalak. Hurbileko pultseren sistemarekin, herriak "aurrerapauso bat" eman duela nabarmendu du udal gobernuak.

Harmailaren estalkiaren egoeragatik "kezkatuta" agertu da alderdi jeltzalea, eta arazoak sortzen ez dituela ziurtatzeko txosten bat egitea eskatu dio EH Bildu eta Guzanek osatutako udal gobernu taldeari.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak 2025 Sariak eman ditu, lurraldean oinarriko kirolak egiten duen lana aitortzeko. Hala, Argizagi Saria eman diote Naia Lasori, Bizkaiko klub batean federatuta kategoria absolutuan lehiatzen direnen lana aitortzen duena.

Abesti Feministen Lehiaketak NAZ taldea saritu zuen 30 urtetik beherako taldeen kategorian, 'Besterik Ez' abestiagatik.

Euskadiko Kirol Portuen Administrazio Kontseiluan Artzako dartsena handitu eta 100 amarraleku berri egiteko inbertsioa onartu da, besteren artean. Bermeoko portuan ur eta elektrizitate telekontrolatuko dorretxoak instalatu eta martxan jartzea ere aurreikusi dute.

Bermeoko Udala Eusko Jaurlaritzak garatutako tresna digitala erabiltzen hasi da, eta Areneko kiroldegiko eta liburutegiko erabiltzaileek txartel fisikorik barik erabili ahal izango dituzte zerbitzuak.