
Mahonak jantzi eta goizetik dabiltza bermeotarrak kalerik kale, Arrantzale Eguna ospatzen. Lamera Gane Txokoak antolatuta, hainbat lagun omendu dituzte, herriaren memoria eta nortasuna gogoratuz. Tradizioa eta jai-giroa uztartuz, eztanda egin du jaietako egun handiak, Bermeon.

Irailean erabakiko da, Donostian, Jai Alai Liga erabakiko duen Lauko Finala. Xabier Barandikak bere hirugarren garaipena lortzeko borroka egingo du. Unai Lekerika ere lehian ariko da.

Bermeoko Txosna Batzordeak Arrantzale Eguna baliatu du Palestinaren aldeko aldarria zabaltzeko. Hala, "Israelgo estatu genozidaren konplize" diren produktuekin edozein lotura eten egin dutela azaldu dute, bide batez "bertokoa sostengatuz".

Gu Kostaldea Herrigintzan plataformak «jardunaldi esperimentalak» egingo ditu irailaren 14an eta 19an, Elantxoben. «Parte-hartzeari, memoriari, lurraldeari eta narratiba digitalen elkarkidetzari» buruzko saioak izango dira.