
Bizkaiko hareatzetara joan direnen kopurua %1,4 hazi da iaztik; sorospen zerbitzuak 1.500 esku hartze baino gehiago egin ditu, eta lagundutako bainuan 2.600 zerbitzu baino gehiago egin dira.

‘Hautsa eta harearen artean zutik: gazteak herri sahararraren eskubideen alde’ erakusketa Gernika-Lumora ekarri du Gernika Memoriaren Lekukok eta Gernikatik Mundurak. Irailaren 4a bitartean egongo da ikusgai, Elai Alai areto txikian.

Bermeok 38. Nazioarteko Folklore Jaialdia hartuko du abuztuaren 8an, zapatua, 20:30etik aurrera. Aurten ere aire zabalean ariko dira dantzariak, Lamera agertoki dela.

Euskal Herria eklipsearen lekuko izango dugu 2026ko abuztuaren 12 ilunabarrean. Segurtasunez behatzeko, beharrezkoa da horretarako berariaz diseinatutako betaurrekoak janztea.