
Gaitz guztiak baztertu eta onei ongietorri beroa emateko prest daude Busturialdeko hainbat auzotako bizilagunak. Eguraldi beroari aurpegi onagaz aurre egiten laguntzeko, gaurtik San Joan egunera bitartean musikak, bertso saioek, herri bazkariek, herri kirol erakustaldiek eta suen pizteek hartuko dituzte hamaika txoko. Ohi legez, urteko egunik luzeenaren ospakizunetan giro ona izango da protagonista.

Uztailaren 11, 18 eta 25ean eta abuztuaren 1ean egingo dute estreinakoz Gernika-Lumo Uda Fest jaialdia. Mirua, Puro Relajo, Gozategi eta Xaibor igoko dira herriko gune desberdinetako oholtzetara; azken jardunaldian, eskualdeko erraldoiak izango dira protagonista.

Gautegiz Arteagako abesbatzaren emanaldiaren ondoren izango da Eako San Juan jaietako gaurko txupinazoa. Inolako erasorik gabeko jaiak nahi dituztela aldarrikatu dute.

‘Baserria eta nekazaritza’ liburuan, Bedarona, Ea eta Natxituko memoria bizia gorde du Esther Korta Badiola bedarutarrak, "errespetutik, zehaztasunetik eta arduratik abiatuta".