
Osoko bilkuran onartu zuten atzo (maiatzak 28) araudi aldaketa, EH Bilduren eta Guzanen aldeko botoekin eta EAJren aurkakoagaz. Aldakera hori "ez dela inprobisatutako neurri bat" diote udal gobernukoek, eta EAJk dio "ez dela parte hartzerik, plangintzarik eta koherentziarik" egon.

Marimar Agirre artista eta ilustratzaileak ‘Emakumaliak’ erakusketa estreinatu du Mundakako Kasinoan. Emakumearen eta animalia zein natur elementuen arteko hibridazioa du ardatz, denetariko teknikak zein inspirazio artistikoak baliatuta. Hurrengo astera arte egongo da ikusgai, doan.

Irudiaren eta hitzaren bidez, komikia historia lantzeko tresna izan daiteke, baita hori belaunaldi berrietara hurbiltzeko ere. Hala, gerra aurreko hastapenetatik gaur egunera arte, komikiak historia kontatzeko eta hausnarketa kritikoa sustatzeko izan duen rola azaleratu du Mikel Begoñak, Astran. Etorkizunari begira, euskal komikigintza laguntzeko beharra plazaratu du.