Xabier Amuriza eta Sebastian Lizaso Bermeoko udal egoitzan izan dira, Bertso Ardatz ekimenaren barruan.
Allende Salazar Herri Ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasleak izan dira sarituak, maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketan. Parte hartzaileen artean zozketatzen den saria, berriz, Begoña Zendagortak jaso du.
Bakea nola ulertzen den hausnartzea, horri buruz hitz egitea edo eztabaidatzea helburu nagusitzat izan duen jardunaldia ospatu da gaur (ekainak 4) Gernika-Lumoko Kultur Etxean, EuroBasqueren, Gernika Gogoratuzen eta Europe Direct Bizkaiaren eskutik.
189 puntu lortuta gailendu da Jon Gurrutxaga bertsolaria Mendatan egin duten lehenengo kanporaketan, finalerako sailkapena lortuz. Bigarren saioa domekan [ekainak 8] lehiatuko dute, Ajangizko udal pilotalekuan.
Bere estreinaldian, Paul Ormaetxea Bilbao gizonezko euskaldunik bizkorrena izan da Zegama-Aizkorrin. Muruetarrak Euskal Selekzioaren koloreekin lehiatu du munduko mendi maratoirik entzutetsuena, eta hamahirugarrena izan da. Zapatu honetan [ekainak 7], Skyrace Gorges du Tarn proban ariko da, berriro ere selekzioagaz eta berriro ere munduko onenen aurka.
Ekoetxea Sareak ‘Let´s Clean Up Euskadi’ kanpainagaz bat egin, eta talde garbiketa deitu du zapatuan [ekainak 7], Ingurumenaren Mundu Egunean.
Euskaraz akrobaziak, klown eta magia egiteko tailerra prestatu zuen atzo [ekainak 3] Bermeoko Berbalagunek Euskal Gunean, eta bederatzi familia bertaratu ziren.