Allende Salazarreko Haur Hezkuntzako irakasleek irabazi dute maiatzeko Ezetz Jakin saria
Allende Salazar Herri Ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasleak izan dira sarituak, maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketan. Parte hartzaileen artean zozketatzen den saria, berriz, Begoña Zendagortak jaso du.

Allende Salazar Herri Ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasleak izan da 2024/25 ikasturteko Ezetz Jakin lehiaketaren zazpigarren sariaren irabazleak, eta Berbalagunetik azaldu dutenez, Basati Tabernaren eskutik jaso du maiatzeko saria; bi lagunentzat otordu bat tabernan. Halaber, parte hartzaile guztien artean zozketatzen den saria Begoña Zendagortak jaso du oraingoan; 20 euroko bonoa izango du, datozen bi hilabeteetan herriko establezimendu batean gastatzeko.
“Oso pozik” agertu dira beste behin Gernika-Lumoko Berbalaguneko kideak maiatzeko erantzunekin: Izan ere, “betiko martxan” jaso dituzte hilabete honetan ere erantzunak; 75 parte hartzailek erantzun dute maiatzeko galdetegia.
Esan dute, gainera, ikasturtea amaitzen doan honetan, ekaineko lehiaketa ere martxan dagoela gogoratu dute: “Hilaren amaierara arte egongo da lehiaketan parte hartzeko epea zabalik. Hamabost galdera zuzen erantzun beharko dira Ezetz Jakin lehiaketako 2024/25 ikasturte amaierako saria lortzeko. Aurreratu dutenez, gainera, berritasunak izango dira udaren helduerarekin batera: “Orain arte tabernen eskutik jasotako sariak eman izan ditugu, baina ekaineko saria Mai-Ona dendako produktuen kutxa bat izango da”.