Antzeko prozesuen epeak ezagututa, "beste hiruzpalau hilabetez" kobratu gabe eta langabeziara joateko eskubiderik gabe jarraituko dutela aurreikusten dute LABetik.
Zapatuan [maiatzak 3] egingo dute Ibarrangeluko Azokaren VIII. aldia. 31 postuz osatutako azokaguneaz gain, denetariko jardueraz osatutako egitaraua jorratu du Ibarrangeluko Azoka Taldeak.
Gaztetxeak Bertsotan ekimenak sei saio jorratu ditu dagoeneko, Euskal Herriko hainbat gaztetxe eszenatoki izanik. Zapatuan (maiatzak 3) berreskuratu berri den Gernikako Gaztetxeak hartuko du ekimenaren finala, Egurre Gazte Asanbladagaz batera prestatutako egun osoko egitarauagaz batera.
Surne Bilbao Basketeko lantaldea Gernikako Batzarretxean hartu zuen atzo [apirilak 29] Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkaritzak.
Sustabiz Fundazioak Gure Kirolak Sustatzen Jardunaldi Partehartzaileak 2025 programa aurkeztu du: 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta herri kirolen, euskal pilotaren eta arraunaren arloko topaketak antolatzean datza.
Gutxieneko soldata igotzea, pentsio propioak ezartzea eta hezkuntzako langileen lan baldintzak negoziatzea eskatuko dute LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek bihar [maiatzak 1] Euskal Herriko kaleetan, Langileen Nazioarteko Egunean.
Maiatzaren 6ra (martitzena) arte entregatu daitezke lanak, Altamirako Kultura Etxean. Partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango dituela jakinarazi du Busturiako Jai Batzordeak, irizpideak ezagutarazteagaz batera.
Euskaraldiarekin bat eginez, tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatuko du, beste behin, Kaishop!ek Gernika-Lumon. Sari handi bat banatuko dute.
Atzerrian bizi diren euskaldunek sortua eta atzerrian bizi diren euskaldunentzat pentsatua da Ardazka, eta literaturaren klasikoak eskaintzen ditu euskaraz.
Bizkaiko Foru Aldundiak bildutako datuen arabera, apirilaren 17tik 21era bitartean, 6.000 bisitari baino gehiago izan dira natura monumentu horretan. Bisitari-kopururik handiena (1.439) zapatuan gerturatu zen.