14 eta 17 urte bitarteko bizkaitar musikariei zuzenduta dago Señeak musika kanpusa. Bizkaiko Foru Aldundiak Gatibu taldeko kide diren Alex Sardui eta Ekain Alzolarekin bat egin du ekimena gauzatzeko.
Urko Matzizidor Torrontegi idazle mundakarra bere literatur ibilbidearen bigarren geltokira iritsi da: osagai historikoak eta nobela beltzari dagozkionak txirikordatzen dituen 'Gernika, día de mercado' izeneko eleberria argitara eman berri du.
Pablo Gonzalezen aurkako zigor auzibidea bertan behera utzi du Poloniak. Horren aurrean, Gernika Memoriaren Lekuko plataformak Gonzalezen askatasuna aldarrikatu du, hau "bakean uztea" eskatuz.
Euskal Australiar Elkarteak Australiara joandako euskaldunen testigantzak jasotzen dituen 'Basques in Australia' erakusketa ikusgai dago Muxikako Zubieta Errotan; bertan egongo da apirilaren 11ra bitartean. Bariku arratsaldean, berriz, hitzaldia emango dute.