Bermeo-Urdaibaik II. Alakrana Jaitsiera irabazi du, Mundaka eta Bermeoko uretan. Beterano mailan, Badok 13 taldea izan da bizkorrena.
Ortube Ontziaren Lagunak Elkarteak Ortube ontziaren berreskuratze-lanak islatzen dituen dokumentala aurkeztu zuen iragan barikuan (martxoak 7), urtez-urteko lanari balioa emateko, eta batez ere, herriko ondarea zaintzeko asmoz.
Etxebarriko partiduan Arrizabalagak eta Bergarak Etxegarairen eta Mendizabalen aurka 16-22 galdu ostean, "estutu" egin da Urrezko Ligako sailkapena, eta azken jardunaldira arte itxaron beharko da Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdiak zelan geratzen diren ikusteko.
TAE Gernikako taekwondistak pozik bueltatu dira Londresen lehiatutako Warrior Open nazioarteko txapelketan parte hartu eta gero. 18 domina eskuratu dituzte.
Barikutik [martxoak 7] domekara [martxoak 9] bitartean, Gernika-Lumoko herrigunean Erdi Aroko Azoka hartu du.