Euskal Herria libre izan nahi duen herri bat dela munduari ikusarazteko mobilizazioa antolatu du Gure Eskuk ekainaren 7rako, Bilbon. Indarrak batzeko deia egin dute.
Jose Manuel Gabantxo margolari bermeotarraren 'Bermioko enbarkaziñuek' lanak apainduko du gaurtik aurrera Sancti Spirtius udal egoitzako areto nagusia. Nadia Nemeh Bermeoko alkateak margolariaren "eskuzabaltasuna" eskertu du.
Inma Ruiz atleta gernika-lumotarrak zilarrezko domina bi (400 eta 800 metroko probetan) eta brontzezko bat (1.500 metrokoan) poltsikoratu ditu pista estaliko Espainiako Txapelketan.
Bermeo eta Mundaka arteko zeharkaldia egingo dute zapatuko [martxoak 8] II. Alakrana Jaitsieran. Eusko Label Ligako, KAEko eta La Salve Ligako parte hartzaileak uretaratuko dira.
Komedia Gauak egitasmoa bihar [martxoak 7] hasiko da, 21:30ean, Kult Parnasoa kulturgunean. Joxek Farra, Lander Varona, Esti Curiel eta Amaia Ruiz de Galarreta oholtzaratuko dira, Asier Galarza muxikarraren eta Jokin Ansotegi gernika-lumotarraren gidaritzapean.
Martxoak 7tik 9ra, Gernika-Lumok Erdi Aroko Azoka hartuko du; 70 postu baino gehiago egongo dira ikusgai, bertako kaleak "Erdi Arorako bidaia izugarri batean" murgilduz.
Bermeo Tuna World Capital elkarteak antolatutako Gastrotunaren saio berria "izugarri interesgarria eta baliotsua" izan da, atunaren sektorearen atzean dagoen "lana, esfortsua eta balio kate zabala" ezagutzeko aukera eskaini dielako herriko ostalariei.
Zapatuan [martxoak 8] lore tailerra eskainiko dute, eta datorren astean, berriz, DJ tailerra. Plazak mugatuak dira eta dagoeneko zabalik dago izen emateko aukera.