Denetariko entitateek Euskaraldian parte hartu dezaten sustatzeko eta parte hartzeari buruzko xehetasunak emateko, agerraldia egin dute gaur [otsailak 20] Euskaraldiko arduradunek.
2023az alderatuta, 209 odol emate gehiago zenbatu zituzten eskualdean iaz: 1.607 odol emate, hain zuzen ere. Eskualdean, Gernika-Lumon eman dute odola gehien, 1.077 aldiz. Odolkideek diote iazko urtea "emankorra" izan zela, eta plasmaferesiaren bidezko odol ematearen hazkundea nabarmendu dute.
FIBA Leihoetako geldialditik sendo itzuli da Lointek Gernika Bizkaia, Celtari eta IDK Euskotreni jarraian irabaziz. Zapatuan (otsailak 22) Valentziara bidaiatuko dute Lucas Fernandezenak, liderraren kantxan hirugarren garaipena jarraian lortzeko asmoz.
Bermeoko Udalaren musika eskolak 'Musikaren Olatuak' kontzertu zikloa eskainiko du astelehenetik [otsailak 24] eguaztenera [otsailak 26], eskolako audizio gelan.