Gernika Rugby Taldeak Bartzelonara bidaia egin du asteburuan, CR Sant Cugat taldearen aurka lehiatzeko; 18-21 gaildendu ziren basurdeak horretan. Hurrengoa etxean izango dute, CR Liceo Francesen aurka.
Bermeoko Sancti Spiritus udal zaharren egoitzak Pertsona Erdigune duen Arreta (PEA) ereduaren helburuak bete ditu Etxekulez proiektuagaz, eta "pertsonaren izaeran" oinarritutako arreta bateranzko emandako urratsa islatzen duen ziurtagiria jaso du, Cuidados Dignos Fundazioaren eskutik.
Aurten, beste herrialdeetatik etorri eta ostalaritzan eta merkataritzan lanean ari diren euskaldunak ikustarazi nahi dituzte.
Lointek Gernika Bizkaiak IDK Euskotren hartu du Malosten, ligako 21. jardunaldiak emandako euskal derbian. 71-65 gailendu da etxeko taldea, horrekin asteko bigarren garaipena poltsikoratuz, eta playoff postuetan mantentzeko borrokan jarraitzea ahalbidetuz.
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak Eusko Label Winter Series txapelketa irabazi dute bigarrenez jarraian, finalean Ludovic Ladutxe eta Mikel Mantzisidor 2 eta 0 menperatuta. Ispastertarraren hirugarren txapela da, eta markina-xemeindarraren bigarrena.
Txirrindularientzako berariazko zerbitzuak dituzten 15 ostaturen egokitzapena bultzatu eta bizikletak aparkatzeko eta horiek konpontzeko sei puntu berri ezarri dituzte, Urdaibai Basque Reserve ekimenaren bitartez. Aurten bizikleta ibilbideen gida eguneratu bat egitea aurreikusten dute.