Pello Bilbao Lopez de Armentiak bigarren postua lortu du Volta a la Comunitat Valenciana itzuliko bigarren etapan. Bahrain Victorious etxeko bere taldekide Santiago Buitrago bakarrik aurreratu zaio Font de Partegat mendate gailurrean.
Zalantzen Txokoak formatua aldatu du aurten Winter Seriesen. Hirugarren epaile bat sartu dute, eta erabakien inguruko azalpenak ematen dituzte. Zalantzak gutxiago badira ere, batzuk argitu gabe jarraitzen dute. Jai Alaik txoko asko ditu, pertsonen begiak zein kamerak ere heltzen ez direnak. HITZAk Zalantzen Txokoaren protagonistetako batzuk bildu ditu. Denek ala denek inflexio puntu bera jarri dute: Durango.
Hamazazpi pertsona bildu dira gaur (otsailak 6), Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatutako Mintzodromora. Lau mintzagai izan dituzte hizpide, euskaraz "lasai eta eroso" mintzatzea helburutzat zuen ekimenean.
Otsailaren 23an [domeka] egingo dute urtarrilaren 26an haizeteengatik ezarritako alerta laranjak bertan behera utzi zuen herri lasterketa. Dortsalak salgai daude, Areneko kiroldegian.
Ehun urtetik gora dira zesta-punta AEBra ailegatu zenetik. Azken urteetan, baina, behera egin du kirol horren presentziak han. Suaren garrak bizirik dirauen arren, hori handitu gura dute Eraman Jai Alaikoek. Eta, horretarako, Jai Alai Liga eroango dute hara: Biscayne Cup masterra lehiatuko dute zortzi profesionalek; horien artean daude Xabi Barandika, Unai Lekerika, Aritz Erkiaga eta Mikel Mantzisidor eskualdeotako puntistak.
Josep Rull i Andreu, Raquel Sans Guerra eta Rosa Maria Ibarra Ollék osatu zuten Gernika-Lumoko Batzarretxea atzo [otsailak 5] bisitatu zuten ordezkaritza politikoa. Gaur [otsailak 6] Imanol Pradales Gil lehendakariak Ajuria Enean hartuko ditu politikari kataluniarrak.
Lujanbiok 'rr_6_erre(AH)ala' emanaldia aurkeztuko du barikuan [otsailak 7], 20:30ean, Astran.
Osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita, epailearen aurrera eraman dute gaur [otsailak 6] 47 urteko herritarra.
Beste herritar bati engainu eta mehatxu bidez diru kopuru handiak lapurtzearren atxilotu du Ertzaintzak herritar bat. Kasua epailearen esku dago orain.