2013an gertatutako suteak direla eta 11 urtez erabilezin egon da Bermeoko udaletxe historikoa. Gaur, berriz ere ateak zabalduko dituela jakinarazi du udal gobernuak; udal langileak gutxi-gutxika udaletxera bueltatzen joango dira, abenduaren 9tik hasita.
Nik Gernikan Sariak banatu zituzten atzo (azaroak 28), Lizeo Antzokian. Bertan, Mai-Onaren, Jesus Mari harategiaren, Zallo Barri jatetxearen eta Bidaguren gozotegiaren lana aintzatetsi zuten.
Euskararen Nazioarteko Eguneko jarduerak antolatu dituzte han-hemen, denetariko egitasmoekin eta ekimenekin.
Bai Euskarari Elkarteak banatzen duen ziurtagiria jasoko dute aurten ere Gernika-Lumoko hainbat komertzio, enpresa, eragile eta elkartek, udaleko Euskara zerbitzuaren laguntzagaz. Euskara arlo sozioekonomikoan egunerokotasunean bultzatzearren eskuratuko dute bereizgarria. Aurten, 21 izango dira ziurtagiria lortuko duten entitateak.
Elkar mugituz egingo dugu lelopean dator 2025eko Euskaraldia, eta laugarren aldi horretako hamaikakoan egongo da Ana Goitia Erkiaga lekeitiarra. Euskararen erabileran aurrerapausoak eman eta hizkuntzaren portaerak aldatzera bultzatuko ditu herritarrak, beste hamar lagunekin batera.