2024/10/22

Lopez ta Barandika Lauko Finaleko txapeldun

Sendotasunaren txapela

Xabi Barandikak eta Imanol Lopezek irabazi dute Jai Alai Ligako Lauko Finala Sorozabal anaiak hirugarren setean mendean hartuta. Aritz Erkiaga denboraldiko pilotaririk onena izendatu dute.

Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren igoerarekiko desadostasuna agertu dute jeltzaleek

Bestalde, hondakinak sortzeagatik kobratzeko sistema bat ezartzeko eta hondakinak biltzeko baliabideetan hobekuntzak egiteko beharrezko pausoak ematea onartzu izana azpimarratu dute.

Fenomenoak

Fenomenoak taldeak asteburuan hasiko du liga

Etxeko lehen partidua, ostera, azaroaren 10ean jokatuko du, 12:30etik aurrera, Malosten. Kamisetak jarri dituzte salgai.

Palestinar herriaren aldeko oihua eta "izugarrikeriaren kontrakoa" entzun da berriro ere

Palestinako genozidioa salatzeko eta erakundeei Israelekin harremanak erabat etetzeko eskatzeko elkarretaratzeetan batu ziren atzo (urriak 21) Bermeon, Busturian, Ean, Foruan, Gernika-Lumon , Mundakan eta Nabarnizen. Gernika Palestina Herri Ekimenak Israelen genozidioa salatzeko egindako iazko lehen mobilizazio handiaren urteurrena aprobetxatu du salaketa berriro ere kaleratzeko.

Bermeoko Udalak 2025. urterako ordenantza fiskalak, zergak eta tasak onartu ditu

Gaurko ezohiko osoko bilkuran Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren 8. eta 10. artikuluak aldatzea onartu da EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin. Era berean, sastar batze tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren 6. artikuluaren aldaketa ere onartu da, aho batez.

Busturiko inguruak ezagutzen Berbalagun Busturia

Euskal komunitatea osatzeko norbanakoek duten garrantzia azpimarratuko dute Busturian ere

Datozen egunetan hasiko dira elkartzen Busturiko Berbalagunak. Arduradunek gogoratu dute parte hartu gura duen edonork izena eman dezakeela.

Beira biltzeko gaitasuna handitu dute portuan

Edukiontzi berriekin, 4.500 litroko bilketa gaitasuna du, egun, portu inguruak.

Haurtzaindegia Tribisarrospen ipintzeko obrak hasi dituzte

Beheko solairuko moldaketekin hasi dituzte Tribisarrospeko obrak, eta martxoa eta apirila artean burutzea aurreikusten dute.

Gehiago