Egurre gazte asanbaldak deituta, udalerriko zein inguruetako gazteek Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurkako jarrera erakutsi dute gaurko mobilizazioan, Gernika-Lumon.
Minbizia normaltasunez, tabuetatik libre eta zuzenean nahiz zeharka bizi duten pertsonak ahalduntzeko gunea da Iñurri. Eta, bihar, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango den horretan, zein urteko edozein egunetan, minbiziari buruz tabuetatik kanpo hitz egiteko espazioak sortzen segitzen dute iñurriek.
Buskat Elkarteak katuen ongizatea bilatuz egiten du lan. 2021. urtean sortu zuten elkartea, Bermeo eta Mundakako elkarteen gomendio eta ideiez baliatuz. Adopzioaren bitartez, 55 katu inguru kaletik ateratzea lortu dute, eta gizartea animaliekiko errespetuan heztea beharrezkotzat dute, besteak beste.
ADES Espeleologia Elkarteak lurpeko munduaren kontserbazioan eta berreskurapenean lan egiten du, ondarearen ezagutza eta sustapena bultzatuz.
Astelehenean [urriak 21] duela urtebeteko lehen mobilizazio handiko urteurrena dela baliatu du Gernika Palestinak elkarretaratzeak deitzeko.