Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan murgilduta daude bermeotarrak, eta horietako egun handienetakoaz gozatzen ari dira gaurkoan [irailak 9]: Arrantzale Egunaz.
Anton Garai Gabantxo, Jose Manuel Gabantxo Bilbao, Anton Perez Bilbao, Jabier Kareaga Urkixo eta Anna Marra Pascual omendu dituzte Lamera Gane Txokoko kideek, Arrantzale Egunean.
Adnan Mustafic eta Andrea De La Hera nagusitu dira parte hartzailerik gehien hartu dituen Salome Campos igeriketa zeharkaldiaren proba nagusian. Itsas zeharkaldiak orain arteko parte hartzerik handiena eduki du: ia 800 lagun.
Elkarteko ordezkariak domekan [irailak 8] Oñatin izan ziren.
Gernika-Lumotarrak Pau Cup txapelketako finala galdu zuen barikuan [irailak 6]. Imanol Lopezegaz jokatuko du Jai Alai Ligako Lauko Finala.