Arrantzaleen Kofradiako arduradunen lana aitortu dute
Anton Garai Gabantxo, Jose Manuel Gabantxo Bilbao, Anton Perez Bilbao, Jabier Kareaga Urkixo eta Anna Marra Pascual omendu dituzte Lamera Gane Txokoko kideek, Arrantzale Egunean.

Egun garrantzitsu bezain berezia da gaurkoa [irailak 9] bermeotarrentzat, Arrantzale Eguna ospatzen ari baitira. Ohituraz betetako eguna ere bada, eta horren isla da Lamera Gane Txokoko kideek urtez urte Bermeoko portuko arau eta ohiturak mantentzen lagundu izan duten horiei egiten dien omenaldia. 11:00etarako zuten jarrita hitzordua Santa Eufemia elizan arrantzaleen omenezko meza entzuteko, eta bertatik txistulariek girotutako kalejiran Portuzarrera abiatzeko; eguraldia zela eta, baina, ekitaldia Artza frontoira lekualdatu behar izan dute.
Lekualdaketak lore eskaintza egitea ekidin badu ere, aurreskua eta omenaldi ekitaldia bera normaltasun osoz egin ahal izan dituzte. Anton Garai Gabantxo, Jose Manuel Gabantxo Bilbao, Anton Perez Bilbao, Jabier Kareaga Urkixo eta Anna Marra Pascual āGiovanni Marraren alabaā izan dira gaur eguerdiko omenduak. Josepa Kale Kale taldeak ZortziĀ papardo abestu die, eta Artza frontoian elkartu diren guztiek Bermeoko portuan abestu eta Bermeoko hegaluzea dastatuta, bukatzat eman dute ekitaldia.Ā
Omenaldia. 2007an hasi zuen Lamera Gane Txokoak gaurko egunez “itsasoari lotutako aipamen txikiak” egiteko ohitura. Aurtengoan Bermeoko kofradiari egin nahi izan diote aipamena, bertan karguak izan dituztenak omenduz: “Gure arrantzaleek kofradiagaz izan duten lotura aipatu gura dugu, kofradiaren nondik norakoak”. Hala, Bermeoko kofradiako lehen ordenantza gogoratu nahi izan dute: “Kofradiako lehen ordenantza 1353koa da; aurretik ere egongo ziren araudiak, baina hau da lehenengo idatzi zena. Kofradia bakarra izan arren, hainbat ardurari erantzuten zion”.Ā
Hala, gaurko omenduak Bermeoko Arrantzaleen Kofradiarekin harreman estua izandakoak izan dira. Besteak beste, 11 urtez bertako presidentea izandakoa da Garai: “Kofradiako burua izan genduen, nabarmentzekoa bere ikusmena, eta etxea, kofradia gaurkotzeko egindako lana”. Hogei urte eman ditu Garaik Bizkaiko Federazioko presidente legez, 1983ra arte: “Hogei urte horietan kofradiako araudi eta egiturak eguneratu zituen, funtzionamendua egokitzeko”. Azpimarratu dutenez, bere buru zela lortu ziren besteak beste, jubilatuen egoitza arrantzaleentzat irekizea, edo fabrika egiteko diru laguntzak. Baita Nautika eta arrantzako eskola eta lan istripuetako mutua eta erreabilitazioa martxan jartzea ere.Ā Gabantxori dagokionez, berriz, arrantza-gaien dibulgatzaile legez egindako lana azpimarratu dute, bere lanak ere gogora ekarriz: “Kofradian nagusi eta patroi bikaina. Baita aitzetu behar bere artelana baporak pintatzeko daukan ahalmena”. Egun, 493 kuadrotik gora ditu margotuta Gabantxok, Bermeoko Arrantzaleen Museoan ikusgai egon direnak.Ā
Tostartekoen presidentea izateaz gain, arrantzale eta kofradien presidente ordea izandakoa da Kareaga, eta gaur, Lamera Gane Txokoko kideek “herriko kulturan dana emana” aitortu gura izan diote. “Gazte gaztetatik itsasora joandakoa, 13 urtekin hasi baitzen. Bere afiziorik handienetako herriko albisteak irakurtzea eta biltzea izan da, eta oraindik ere gogoko du”. Kareagak herrian egin diren “ekintza eta elkarte askotan” parte hartu izana eskertu diote.Ā
Aitaren jarraipena. Itsasoarekin harreman estua duen herria da Bermeo, eta arrantzarekiko gertutasun hori ere belaunaldiz belaunaldiko transmizioan oinarritu da. Horren isla da Perez, 23 urtetaz zehar Bermeoko Arrantzaleen Kofradiako idazkaria izandakoa: “Kofradiako idazkari, aitaren jarraipena; aita kantu-egile, idazle semea. Biek egin digute herriko filmea”. Josepa Kale-Kale taldeak abestu duenĀ Zortzi PapardoĀ abestia Perez beraren aitarena zela nabarmendu dute: “Arraina pisatzeko itsasontziari itxaroten zegoela idatzitako abestia da, guk orain jai egunetan abesten duguna”.Ā
Gaurko azken omendua Marra izan da,Ā CEVASeko presidentea izandako Giovanni Marra italiarraren alaba. Bera izan zen 1963an Gaztelugatxeko uretan hildako gure arrantzaleen omenezko BegoƱako Birjina ipintzearen bultzatzailea. Izan ere, itsasoan hildako urpekarien eta 1912ko galernan hildakoen omenezko eskultura da aurten 61 urte bete dituen eskultura: “Itsasoan jarri den irudirik handienetakoa omen da munduan. Diotenez, Genovako San Fruttuoson dagoen kristo eta Akapulkoko Guadalupeko Amaren irudiaren parekoa omen da Bermeokoa”. Alabak, aitaren lanaren jarraitzaile legez, urtero urtero, irailaren 15ean, BegoƱako Amaren irudiari lora eskaintza egiten dio, bai lurrez, bai itsasoz.Ā



































































































