Euskal Australiar Elkarteak Diasporaren Egunean parte hartu du
Elkarteko ordezkariak domekan [irailak 8] Oñatin izan ziren.
Oñatin ospatu zuten atzo [irailak 8] Diasporaren Eguna eta Euskal Australiar Elkarteko kideak bertan izan ziren, Maite Etxeandia edota Esther Korta, adibidez. Boiseko Estatu Unibertsitateko ikasle eta irakasleen lehenengo egonaldi programa bertan egin zuten duela 50 urte, eta horregatik aukeratu dute Oñati ospakizunerako.
Larraña auzoko Eltzia eraikinean egin zuten festako ekitaldi nagusia, eta ondoren erakusketa bat inauguratu zuten bertan. Parte hartzaileen artean izan zen Imanol Pradales lehendakaria. Hain zuzen ere, Euskal Australiar Elkartearen Basques in Australia erakusketa Pariseko Eskual Etxera arte eraman dute irailaren 28ra arte.