Herritar asko bertaratu dira Mendatako azokara

Azken urteetan bezala, herritar asko izan ziren Mendatako nekazal azokara bertaratu zirenak atzo [irailak 8]. 26. azoka beste behin arrakastatsua izan zen. Goizean goiz eguraldiak lagundu ez bazuen ere, eguerdirako dagoeneko eguzkia izan zen nagusi. Herritarrek askotariko ekintzez gozatzeko aukera izan zuten, euskal oiloaren erakusketa orokorra, abere erakusketa edota haurrentzako puzgarriak.
Jan-edana ere ez zen faltan izan, taloak eta askotariko produktuak saldu zituzten ekoizleek. Herri kiroletarako tartea ere egon zen, hain zuzen idi probetarako.