Mundakako Udalak abian du birziklapena eta jasangarritasuna bultzatzen dituen Organikoen Olatura Igo Zaitez programa.
Euria egin duen arren, Bermeoko Izarra auzoak eta Gautegiz Arteagak jaiez gozatzeko aukera izan dute, egoera horretarako aurreikusitako baliabideei esker.
Gaur [abuztuak 29], San Juan Degoilatu eguna ospatu da Bermeon, eta hori aprobetxatuz, Gaztelugatxeko San Juan Bermeorena dela zehazten duen agiria sinatu du Bermeoko Udalbatzak Gaztelugatxeko baselizaren inguruan.
Goi Zale Mendi Taldeak irailaren 7 eta 8rako mendi irteera prestatu du Amaiurrera. Bertako aterpetxean egingo dute gaua, eta bisitaren bat zein beste ere izango dute. Izena gaur [abuztuak 29] eta datorren martitzenean [irailak 3] eman daiteke, Goi Zalen bertan.
Bermeo-Urdaibai eta gainerako faboritoak Kontxako bandera lortzeko lehiatuko dira hurrengo bi asteburuetan, Donostian.
Bihar [abuztuak 29], Gautegiz Arteagako San Antolin jaiei hasiera emateko, bigarrenez Artiako Gazte Asanbladak Gazte eguna antolatu du, egunari "konnotazio herrikoi eta autogestioduna" emateko eta "gazteon eguna" berreskuratzeko.
Nahiz eta oraindik falta den, Urriko Lehen eta Azken Asteleheneko azoketan parte hartzeko epea zabaldu du jada Gernika-Lumoko Udal Azoka eta Merkatu sailak, Udalarekin batera.
Maiatzean hasi ziren Gautegiz Arteagako Herriko plaza birmoldatzeko lanak. Obra horiek direla eta, heltzear dauden aurtengo San Antolin jaiak parkera mugituko dituzte.
Salou bisitatzeaz gain, Port Aventurara ere joango dira irteerarako izena ematen duten foruarrak. Irailaren 20a [barikua] izango dute horretarako azken eguna.
Mundakako Udalak Mondollu Kalean, udalerriko puntu beltzetako batean, argiztapen berria ipini du.
Irailaren 1etik [domeka] eta irailaren 16ra [astelehena] bitartean, Areneko Kiroldegia itxita egongo da. Epe horretan, garbiketa "orokorra eta sakona" egiteaz gain, beste hainbat konponketa eta egokitzapen egingo dituzte.
Fundazioak urtebete daroa Europako Joko eta Kirol Tradizionalen Europako erakundearen baitan, "aurrerapauso handiak" emanez. Eta, aurtengo ekitaldian, "ikusgarritasun nabarmena" izan du, bilerarako antolatutako harrijasotze eta trontza erakustaldiari esker.
Egun osoko jai egitaraua antolatu dute biharko [abuztuak 31].
Tontorrean, ikurrinari eta mendiari omenalditxoa eskainiko diete, eta ondoren, Mandalestako zelaian hamaiketakoa jateko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Domekan [irailak 1] izango da kultura eta kirola bat egitea helburutzat duen mendatako XXIII. Ibilaldi neurtua eta XVIII. mendi maratoia, `Mendata ezagutuz´ lelopean.
Barikua eta zapatua. Horiek izango dira Busturiko San Bartolome auzoko jaien egun nagusiak, eta horretarako egitarau zabala prestatu du Udalak.
Errenteriako jaietako egitarauean kirolak berebiziko garrantzia du, hain zuzen ere, bertoko kirolak. Horren erakusgarri dira antolatutako estropada, kukaña txapelketa edo piragua zeharkaldia.