Futbolean 71 taldek jokatuko dute; saskibaloian 29k; eta esku-pilotan 14 bikote egongo dira. Winner aplikazioan ikusi ahal izango dira partiduetako emaitzak.
Arraun talde euskaldunak nagusitu dira 67. Espainiako Traineru Txapelketan: Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartea eta Arraun Lagunak, hurrenez hurren, gizonezkoen eta emakumezkoen estropadetan.
Eli Pagolak irabazi du hirugarren eta azkenenengo finalaurrekoa. Beraz, Asier Galarzak, Maddi Aiestaranek, Eli Pagolak, Gorka Pagonabarragak, Iruri Altzerreka eta Irantzu Idoatek kantatuko dute zapatuko [ekainak 22] finalean, Muxikako Urretxindorran.
Inoizko txirrindulari gehien erakarri ditu XIV. Oiz Erronka-Jabi Amorrortu Martxa Zikloturistak. Egitaraua "arazo barik" eginda, Busturialdeko zikloturista martxa nagusiaren "balorazio oso positiboa" egin dute Aixerrotape Zikloturista Elkarteko antolatzaileek.
Gernika-Lumoko Udalak herriko lehen txakurgunea eraiki du Mertzede kalean; 500 metro karratu ditu guneak.
Urdaibaiko Ibilgailu Anfibioen Eskolarteko Duatloiaren estreinako ekitaldia egin dute Elantxoben. Eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek elkarlanean parte hartu dute, hiru probatan.
Tabernaren kargu egiten denak 50 euro ordaindu beharko ditu hilero, eta kontratuak lau urteko iraupena izango du.