2022/11/7

tokiko kontsumoa bultzatzeko bonuak

Tokiko kontsumoa bultzatzeko 6.000 bonu

Gernika-Lumoko merkataritzako bonuak azaroaren 8tik abenduaren 3ra erabili daitezke. Aurtengo berritasuna da 60 eurotik gorako erosketeta bakarrean bi bonu gastatu ahal izango direla.

Porrot mingotsa, etxekoen aurrean

Grupo Intxausti-Gernika Rugby Taldeak porrota jaso du aurten etxean jokatu duten ligako lehen partiduan. Complutense Cisneros taldea 26-40ko markagailuagaz nagusitu da. Hurrengo partidua azaroaren 20an jokatuko dute basurdeek, Barça Rugbiren kontra, kanpoan.

Garaipen sendoa, unerik beharrezkoenean

Lointek Gernika Bizkaiak 80-62 irabazi zu Emakumezkoen Endesa Ligako seigarren jardunaldiko partidua, Malosten, Spar Gran Canariaren aurka. Kanariarrek gauzak zaildu arren, Lointekek amaiera eman dio azken partiduetako porroten bilakabideari, eta etxekoen aurrean garaipen garrantzitsua lortu du.

udaberriko lehiaketa

Hasi da Berbalagunen udazkeneko lehiaketa

Azaroaren 18a izango da parte hartzeko azken eguna. 16 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezake.

Euskal olatua, geldiezina argazki erraldoia Bermeo

"Euskal olatu geldiezinarekin" bat egiteko deia egin dute bermeotarrek

EH Bilduk zapatuan [azaroak 12] Bilboko kaleak hartzeko deia egin du, eta dei horregaz bat egiteko argazki erraldoia atera zuten atzo bermeotarrek.

Bertsolarien konpainian bazkaldu dute Belendizen

Arkaitz Estiballez eta Nerea Elustondo Belendizko txokora gerturatu ziren zapatuan, eta euren bertsoekin bertaratu ziren 45 lagunen bazkaria girotu zuten.

Gehiago