EH Bilduk zapatuan [azaroak 12] Bilboko kaleak hartzeko deia egin du, eta dei horregaz bat egiteko argazki erraldoia atera zuten atzo bermeotarrek.

Beste Euskal Herri bat posible dela erakusteko, EH Bilduk zapatuan [azaroak 12] Bilboko kaleak hartzeko deia egin du. Eta, bermeotarrek ere “euskal olatu geldiezinarekin” bat egiteko deia egin zuten atzo, Lameran.
“Olatu indartsu, trinko eta geldiezinaren” alde agertu ziren bermeotarrak, baita ere “Eskal Herri anitz, libre eta ezkertiar” baten alde. Ur tanta bat “erraz lurruntzen” dela diote, “itsasoa, berriz, nekez”. Hala, “denen bizitzak aldatuko dituen” olatuaren parte izatera deitu dituzte herritarrak.
San Migeleko eskaileretan atera zuten bermeotarrek argazki erraldoia, eta herritarrekin batera egon ziren Idurre Bideguren EH Bilduko senatari bermeotarra eta Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua.