Hasi da Berbalagunen udazkeneko lehiaketa
Azaroaren 18a izango da parte hartzeko azken eguna. 16 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezake.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak 2022-2023 ikasturteko lehenengo lehiaketa abiarazi du, eta azaroaren 18ra arte parte hartzeko aukera egongo dela azaldu dute antolatzaileek.
Gogorarazi dutenez, 16 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezake, Berbalagun kide izan edo ez.
Ohi legez, Berbalagun aldizkarian eta sare sozialetan argitaratu dituzte udazkeneko lehiaketako galderak, eta Berbalagunen blogean ere erantzun daitezke. Udalak etxebizitzetara bidaltzen duen Bermeon zer? kultur agendan ere argitaratu dute lehiaketa. Hala. orria beteta, argazkia atera eta WhatssApp bidez mezu batean bidali daiteke 607 60 95 80 zenbakira. Galdetegia beteta utzi daiteke, hartu den leku berean (Gizarte eta Kultura Etxea, liburutegia, euskaltegia…).
Ondoren, Berbalagunen eta egitasmoaren sustatzaileen sare sozialetan jarriko dituzte erantzun zuzenak, bai eta irabazlearen izen-abizenak ere. Irabazleak Bermeoko produktuen sorta bat jasoko du saritzat.
Galderak “oso errazak” direla eta, herritarrak animatu dituzte parte hartzera.