Murgak adierazi duenez, hotelak eta egoitzak prestatzen ari dira, "egoerak hala eskatuz gero, gaixoak horietan artatzeko".
Herritarrei ez zaizkie kobratuko eman gabe geratu diren hainbat zerbitzu eta negozioak itxi behar izan dituzten merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresei sastar batze tasan deskontuak egingo zaizkie.
70 urtetik gorako pertsonei eta bakardadean bizi direnei telefonozko jarraipena egiten die Eako Udalak, eta Beletxe elkarteagaz elkarlanean bolondres taldea osatu du. Bestalde, garbiketa lanetan esfortzu berezia egiten ari direla dio alkateak.
Bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzua ere eten egin da.