Mundakako kontsultategia itxi egin dute
Bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzua ere eten egin da.
Mundakako Udalak jakinarazi duenez, epidemiologia arrazoiengatik, Mundakako kontsultategia itxita egongo da abisu berria eman arte.
Arreta medikua eta erizaintzakoa behar dutenek, Bermeoko osasun zentrora joan beharko dute, telefono zenbakia ere erraztu dute: 94 602 90 50.
Bestalde, beste herri batzuetan egin modura, larrialdi egoerak iraun bitartean, bolumen handiko hondakintzak biltzeko zerbitzua etetea erabaki du Mundakako Udalak ere. Agindu berririk egon arte, hortaz, horiek ez ataratzeko eskaera egin die herritarrei.