Bermeo Tuna World Capital proiektuaren barnean dagoen egitasmoa egiten duten bigarren aldia da. Arrantza jasangarria sustatzeko eta herritarrak kontzientziatzeko hainbat jarduera egingo dituzte.
Besteak beste, Izaro irlaren aurrean teila botatzearen ekintza sinbolikoa errepikatuko dute urriaren 5ean eta 19an, eta Santa Kurtze jaietan ohitura bilakatu den Saragiaren Hiletaren antzezpena egingo dute Muxikan urriaren 12an.
Hitzaldiagaz hasi eta tailerrekin bukatuko dute bederatzigarren urtez ospatuko duten Bizikleta Astea. Bigarrenez egingo dute Lumoko kronoigoera, eta iazko parte hartzea gainditu dute dagoenerako; barikua da izena emateko azken eguna.
Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkarteak, Azaro Fundazioarekin elkarlanean, iaz martxan jarritako egitasmoak jarraipena izango du 2019-2020 ikasturtean. Busturialdeko DBH eta Batxilergoko ikasleek kooperatiba eta enpresetara bisitak, hitzaldiak, egun bateko egonaldiak eta herri trukaketak egingo dituzte.
Domekan 10:00etan hasiko dituzte sei kategoriatan banatutako lasterketak. Proba Euskadiko txapelketarako puntuagarria da.