Gernikako Batzarretxean egin dute ahaldun nagusia aukeratzeko bozketa, arratsaldean, eta sozialisten zortzi botoei esker, lehen bozketan, gehiengo osoz izendatu dute. Datozen lau urteotan alboan izango dituen diputatuak aurkeztu ditu.
Pertsonen bizi baldintza duinak bultzatzea izan behar da ekintza politikoaren lehentasuna pentsiodunen ustez, eta horregatik, euren aldarrikapenak eraman dituzte Gernika-Lumoko Batzar Nagusietara, "euren eskaerak babes ditzaten".
Bost kategoria izango dituzte parte hartzaileek aukeran, eta hiru ibilbide konbinatuz osatuko dute lasterketa.
Hainbat jarduera biltzen dituen eskaintza bateratua sortu dute Bermeoko Udalak eta Bermeo Tuna World Capitalek.
Eusko Label eta Euskotren ligetako jardunaldiak lehiatuko dituzte domekan. Etzi, aldiz, KAE2ko arraunlariek Castro Urdialesen dute hitzordua, eta ETEkoek Baionan.
Gernika-Lumoko Kultur Etxeak udan kultur eskaintza areagotzeko helburua dauka. Hurrengo urteetan udako programazioa indartzen eta bultzatzen jarraitu gura dute