Baserrietan erabilitako plastikoak batzeko kontainerra jarri du Arratzuko Udalak, Belendiz auzoan. Bizkaian ezartzen den ezaugarri horietako lehen edukiontzia da.
Hainbat baserri eta nekazal gune daude Arratzun; gauzak horrela, toki horietan belar siloratzean erabiltzen dituzten plastikoak edota negutegiko plastikoak bildu gura …
Bermeoko Udalak informazio panel berezi bi ipini ditu herrian herritarrek euren oharrak, eskaintzak edo bestelakoak ipini ahal izateko. Paneletako bat Atalde kalean dago, bestea, barriz, Lamera parkean. Horien helburua herritarrek beraien eskaintzak he...
Busturiko Udalak lehenengoz antolatuko duen bigarren eskuko azokan parte hartu gura duten horiek aurretiaz izena emon beharko dute, «aurreikuspenak egin ahal izateko», azaldu du Ziortza Bilbao udaleko kultura zinegotziak. Eguaztena izango da izena emoteko azken eguna eta Altamira auzoko liburutegira hurbildu beharko da horretarako. Datorren domekan izango da bigarren eskuko azoka Altamira auzoko plazan, hain zuzen be. «Krisi garaia dela eta, gauza birziklatuei garrantzia emon asmoz erabaki dugu horrelako merkatu bat antolatzea» dio Bilbaok. Irtenbidea erabilitako gauzei Busturiko Udaleko kultura zinegotziak azaldutakoaren arabera, «herritarrei aukera emon gura diegu jadanik erabiltzen ez dituzten gauzei irtenbidea emoten, izan be, batek erabiltzen ez duen zerbait beste batek erabil dezake». Horregatik, bigarren eskuko merkatuan denetarik ipini ahalko dela jakinarazi du Bilbaok, arropak, oinetakoak, jostailuak, liburuak… «bakoitzaren araberakoa». Hasieran trukea erabiltzea pentsatu zutela azaldu du, «baina uste dugu aproposagoa izango dela bakoitzak bere prezioa ezartzea, gauza batzuen balioa handiagoa izan daitekeelako». Azokan parte hartuko dutenek, domekan, 09:30ak 10:00ak inguruan batzeko asmoa dutela agertu du kultura zinegotziak «gauzak apur bat prestatzeko».
Casablanca (Aragoi; Espainia) lider bezala heldu zen Gernika-Lumora, baina ez zen lider bezala joan etxera. Partida orekatu baten, Gernika KESBeko neskek garaipena Malosten geratzea lortu zuten, eta bide batez, bigarren partida irabazi zuten jarraian. Hala, liderraren kontra ezustekoa emonez, jeitsiera postuetatik aldenduta jarraitzen du KESBek. Azken sailkatua, halanda be, partida bakarrera dute bertokoek. Casablancaren kontrako partida oso orekatua izan zen hasieratik. Bi taldeek maila edarra emon zuten, eta lau puntuko aldeagatik erabaki zen norgehaigoka. Defentsako jokoan oinarrituta, liderra estu hartzea lortu zuten bertokoek. Lehenengo laurdenean, esaterako, bost puntuko errenta lortu zuten gernikarrek, eta bigarren eta hirugarren laurdenetan aldea handitzen jarraitu zuten pauso txikiak emonez. Hala, hirugarren laurdenaren amaieran zortzi puntuko aldea zuten KESBeko neskek. Laugarren laurdenean, errenta mantentzen ahalegindu ziren bertokoak, baina zenbait arazo izan zituzten, Aragoiko jokalariei eusteko. Hala, Casablancak aldea jatea lortu zuen, baina partidari buelta emon barik. Amaieran 67-63ko emaitza islatzen zuen markagailuak. Tyniiki Crook izan zen partidako onena gernikarren artean, 17 puntuko balorazioa jasota. Hain zuzen, 13 puntu lortu zituen, eta sei errebote hartu zituen. Izaskun Garciaren (hamabi puntu) eta Evelina Gunevaren (hamaika puntu) laguntza be ezinbestekoa izan zen garaipena etxean geratzeko.
Arratzuko Udalak jakinarazi duenez, laster bukatuko dituzte Uarka eta Belendiz auzoen artean egiten ari diren bidegorriko lanak; hain zuzen be, diotenez, zuhaixken landaketa, farolak ezartzea, ureztatze hoditeria eta Uarka eta Belendiz arteko asfaltatzea baino ez zaie falta beharginei lanei bukaera …
Errigoitiko alkate Iñaki Madariagak azaldu duenez, udalak 713.171,95 euroko mailegua eskatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldeko txosten jurikoagaz; izan be, Madariagaren arabera, «diru sarrera batzuk jaso behar zituen Errigoitiko Udalak eta momentuz, diru hori ez denez sartu, ordaindu ezin izan …
Gernika-Lumoko basurdeek garaipen historiko bat lortu zuten joan den asteburuan, Europan lehen partida irabazita. Amlin Chaleenge txapelketan Hego Euskal Herriko talde batek irabazten duen lehen partida da, eta horrenbestez, prestigiodun garaipen handi bat izan da bertokoentzat. Hain zuzen, 13-3 hartu zuten menpean Rovigo talde italiarra, Urbietako zelai basaztuan. Garaipena Jorge Gimenez entrenatzaileari eskaini zioten jokalariek, joan den astean barriro ospitaleratu behar izan baitzuten. Oscar Astarloa taldeko bigarren entrenatzailea pozarren azaldu da. Partida edarra jokatu zuten, eta historia egitea lortu zuten. Bigarren entrenatzaileak dioenez, partida handi bat irabazi gura zuten “zaleei poztasun bat emoteko”, eta helburua beteta, aurrera begira daude dagoeneko. Norgehiago irabazteko gakoak defentsako lan ona eta kontzentrazioa izan ziren. Astarloaren berbetan, “partidan sartuta egon ginen momentu guztietan, eta ez genuen hutsik egin defentsan”. Lehenengo zatian, basurdeak partidaren bila zelairatu ziren. Erasora irten ziren, eta baloiaraen jabetza izan zuten. Hala, Magunazelaia gernikarrak partidako entsegu bakarra egin zuen, lehenengo zatia amaitzear zegoela. Magunazelaia maila edarra emoten dabil azkenaldian, eta Rovigoren kontra be ez zuen hutsik egin. Declan Cusack irlandarrak zutoin artera egindako jaurtiketagaz asmatu ostean, 7-0 amaitu zen lehen zatia. Bigarren zatian, italiarrak partidari buelta emoten ahalegindu ziren, baina gernikarren defentsaren kontra jo ziren behin eta berriz. Partidako hiru puntuak zutoin artera [...]
Ligaren hamaseigarren jardunaldian Basconiaren kontra bina bardindu ostean, Bermeo Futbol Taldeak Hirugarren mailako play-off postuetan mantentzea lortu du. Bermeok eta Basconak partida zirraragarria jokatu zuten Itxasganen. Etxekoek birritan aurreratz...