Europan lehen partida irabazita, garaipen historikoa lortu dute basurdek
Gernika-Lumoko basurdeek garaipen historiko bat lortu zuten joan den asteburuan, Europan lehen partida irabazita. Amlin Chaleenge txapelketan Hego Euskal Herriko talde batek irabazten duen lehen partida da, eta horrenbestez, prestigiodun garaipen handi bat izan da bertokoentzat. Hain zuzen, 13-3 hartu zuten menpean Rovigo talde italiarra, Urbietako zelai basaztuan. Garaipena Jorge Gimenez entrenatzaileari eskaini zioten jokalariek, joan den astean barriro ospitaleratu behar izan baitzuten. Oscar Astarloa taldeko bigarren entrenatzailea pozarren azaldu da. Partida edarra jokatu zuten, eta historia egitea lortu zuten. Bigarren entrenatzaileak dioenez, partida handi bat irabazi gura zuten “zaleei poztasun bat emoteko”, eta helburua beteta, aurrera begira daude dagoeneko. Norgehiago irabazteko gakoak defentsako lan ona eta kontzentrazioa izan ziren. Astarloaren berbetan, “partidan sartuta egon ginen momentu guztietan, eta ez genuen hutsik egin defentsan”. Lehenengo zatian, basurdeak partidaren bila zelairatu ziren. Erasora irten ziren, eta baloiaraen jabetza izan zuten. Hala, Magunazelaia gernikarrak partidako entsegu bakarra egin zuen, lehenengo zatia amaitzear zegoela. Magunazelaia maila edarra emoten dabil azkenaldian, eta Rovigoren kontra be ez zuen hutsik egin. Declan Cusack irlandarrak zutoin artera egindako jaurtiketagaz asmatu ostean, 7-0 amaitu zen lehen zatia. Bigarren zatian, italiarrak partidari buelta emoten ahalegindu ziren, baina gernikarren defentsaren kontra jo ziren behin eta berriz. Partidako hiru puntuak zutoin artera [...]
Gernika-Lumoko basurdeek garaipen historiko bat lortu zuten joan den asteburuan, Europan lehen partida irabazita. Amlin Chaleenge txapelketan Hego Euskal Herriko talde batek irabazten duen lehen partida da, eta horrenbestez, prestigiodun garaipen handi bat izan da bertokoentzat. Hain zuzen, 13-3 hartu zuten menpean Rovigo talde italiarra, Urbietako zelai basaztuan. Garaipena Jorge Gimenez entrenatzaileari eskaini zioten jokalariek, joan den astean barriro ospitaleratu behar izan baitzuten.
Oscar Astarloa taldeko bigarren entrenatzailea pozarren azaldu da. Partida edarra jokatu zuten, eta historia egitea lortu zuten. Bigarren entrenatzaileak dioenez, partida handi bat irabazi gura zuten “zaleei poztasun bat emoteko”, eta helburua beteta, aurrera begira daude dagoeneko.
Norgehiago irabazteko gakoak defentsako lan ona eta kontzentrazioa izan ziren. Astarloaren berbetan, “partidan sartuta egon ginen momentu guztietan, eta ez genuen hutsik egin defentsan”.
Lehenengo zatian, basurdeak partidaren bila zelairatu ziren. Erasora irten ziren, eta baloiaraen jabetza izan zuten. Hala, Magunazelaia gernikarrak partidako entsegu bakarra egin zuen, lehenengo zatia amaitzear zegoela. Magunazelaia maila edarra emoten dabil azkenaldian, eta Rovigoren kontra be ez zuen hutsik egin. Declan Cusack irlandarrak zutoin artera egindako jaurtiketagaz asmatu ostean, 7-0 amaitu zen lehen zatia.
Bigarren zatian, italiarrak partidari buelta emoten ahalegindu ziren, baina gernikarren defentsaren kontra jo ziren behin eta berriz. Partidako hiru puntuak zutoin artera egindako jaurtiketa bategaz egin zituen Rovigok. Azken minutuetan, bestalde, Cusack-ek beste bi jaurtiketa sartu zituen zutoin artean, markagailuan 13-3koa jarriz.