Casablanca liderrari irabazi dio KESBek
Casablanca (Aragoi; Espainia) lider bezala heldu zen Gernika-Lumora, baina ez zen lider bezala joan etxera. Partida orekatu baten, Gernika KESBeko neskek garaipena Malosten geratzea lortu zuten, eta bide batez, bigarren partida irabazi zuten jarraian. Hala, liderraren kontra ezustekoa emonez, jeitsiera postuetatik aldenduta jarraitzen du KESBek. Azken sailkatua, halanda be, partida bakarrera dute bertokoek. Casablancaren kontrako partida oso orekatua izan zen hasieratik. Bi taldeek maila edarra emon zuten, eta lau puntuko aldeagatik erabaki zen norgehaigoka. Defentsako jokoan oinarrituta, liderra estu hartzea lortu zuten bertokoek. Lehenengo laurdenean, esaterako, bost puntuko errenta lortu zuten gernikarrek, eta bigarren eta hirugarren laurdenetan aldea handitzen jarraitu zuten pauso txikiak emonez. Hala, hirugarren laurdenaren amaieran zortzi puntuko aldea zuten KESBeko neskek. Laugarren laurdenean, errenta mantentzen ahalegindu ziren bertokoak, baina zenbait arazo izan zituzten, Aragoiko jokalariei eusteko. Hala, Casablancak aldea jatea lortu zuen, baina partidari buelta emon barik. Amaieran 67-63ko emaitza islatzen zuen markagailuak. Tyniiki Crook izan zen partidako onena gernikarren artean, 17 puntuko balorazioa jasota. Hain zuzen, 13 puntu lortu zituen, eta sei errebote hartu zituen. Izaskun Garciaren (hamabi puntu) eta Evelina Gunevaren (hamaika puntu) laguntza be ezinbestekoa izan zen garaipena etxean geratzeko.
Casablanca (Aragoi; Espainia) lider bezala heldu zen Gernika-Lumora, baina ez zen lider bezala joan etxera. Partida orekatu baten, Gernika KESBeko neskek garaipena Malosten geratzea lortu zuten, eta bide batez, bigarren partida irabazi zuten jarraian. Hala, liderraren kontra ezustekoa emonez, jeitsiera postuetatik aldenduta jarraitzen du KESBek. Azken sailkatua, halanda be, partida bakarrera dute bertokoek.
Casablancaren kontrako partida oso orekatua izan zen hasieratik. Bi taldeek maila edarra emon zuten, eta lau puntuko aldeagatik erabaki zen norgehaigoka.
Defentsako jokoan oinarrituta, liderra estu hartzea lortu zuten bertokoek. Lehenengo laurdenean, esaterako, bost puntuko errenta lortu zuten gernikarrek, eta bigarren eta hirugarren laurdenetan aldea handitzen jarraitu zuten pauso txikiak emonez. Hala, hirugarren laurdenaren amaieran zortzi puntuko aldea zuten KESBeko neskek.
Laugarren laurdenean, errenta mantentzen ahalegindu ziren bertokoak, baina zenbait arazo izan zituzten, Aragoiko jokalariei eusteko. Hala, Casablancak aldea jatea lortu zuen, baina partidari buelta emon barik. Amaieran 67-63ko emaitza islatzen zuen markagailuak.
Tyniiki Crook izan zen partidako onena gernikarren artean, 17 puntuko balorazioa jasota. Hain zuzen, 13 puntu lortu zituen, eta sei errebote hartu zituen. Izaskun Garciaren (hamabi puntu) eta Evelina Gunevaren (hamaika puntu) laguntza be ezinbestekoa izan zen garaipena etxean geratzeko.