Play-off postuetan jarraituko du Bermeok aste bete gehiago
Ligaren hamaseigarren jardunaldian Basconiaren kontra bina bardindu ostean, Bermeo Futbol Taldeak Hirugarren mailako play-off postuetan mantentzea lortu du. Bermeok eta Basconak partida zirraragarria jokatu zuten Itxasganen. Etxekoek birritan aurreratz...
Ligaren hamaseigarren jardunaldian Basconiaren kontra bina bardindu ostean, Bermeo Futbol Taldeak Hirugarren mailako play-off postuetan mantentzea lortu du.
Bermeok eta Basconak partida zirraragarria jokatu zuten Itxasganen. Etxekoek birritan aurreratzea lortu zuten, baina Basconiak ez zuen amore emon. Hala, puntu bategaz joan ziren Bermeotik.
Bermeotarren lehen gola Jarak sartu zuen 22. minutuan. Halanda be, Basconiak segituan erantzun zuen, markagailua orekatzeko. Bermeoren bigarren gola be, lehen zatia amaitu aurretik heldu zen.Kontraerasoko jokaldi azkar baten Izarrak sartu zuen.
Bertoko taldeak partida ona jokatu zuen, baina ez zuten zorterik izan, 2-1eko emaitzagaz langara bidali baitzuen baloia etxeko taldeak. Gola, halanda be, Basconiak sartu zuen 69. minutuan, defentsaren hutsegite baten ondorioz.
Partida bardinduta bermeotarrek laugarren postuan jarraitzen dute, 28 puntugaz. Arenas bosgarren sailkatua bi puntura dute.