Busturialdeko eta Txorierriko hamasei ekoizle batzen dituen Morgako Talleri upategiak zilarrezko bi domina irabazi ditu Vienako nazioarteko sariketa baten. Adituen ustez, International Wine Challenge-a munduko lehiaketa garrantzitsuena da, eta han batu...
Liligiro bertso afarien hirugarren saioa Gernika-Lumoko Harizpe txokoan egingo dute, barikuan. Eskualdeko bertsolari parte hartzaileak Ander Elortegi natxituarra eta Ibon Ajuria gernikarra izango dira; eta bertsolari gonbidatua, bestalde, Igor Elortza durangarra. Afarirako txartelak herriko lau tabernatan erosi daitezke: Arranon, Aterpen, Ospan eta Lagun Etxean. 21:30ean hasiko da afaria, eta ostean, bertsolarien txanda izango da.
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, bihar hitzaldi bat emongo dute Mendatan, ‘Zainduz’ programaren barruan. Hizlariek autonomia pertsolala nola mantendu irakatsiko dute. Eleizalde auzoko Elizoste eraikinean emongo dute hitz...
Perretxiko Eguna egin dute asteburuan Gautegiz Arteagan, eta mikologia jardunaldiak Ean. Aurten 157 mota jaso eta ipini dituzte ikusgai Gautegiz Arteagan, Miguel Angel Cubero adituaren laguntzagaz. Domekan egin zuten Antoliñape kultur elkarteak antola...
Hainbat mendizale batu ziren joan den barikuan, Alex Txikonek emon zuen hitzadia entzuteko gogotsu. Saragia Kultur Alkarteak antolatuta, Ariatzako eskola zaharrean emon zuen hitzaldia lemoarrak. Gasherbrum I-era neguan igotzeko lehen saiakeran parte hartu zuen, eta han bizitakoaren berri emongo zuen Muxikan.
Berbalagunek mendi irteera antolatu du zapaturako. Irteeran parte hartzen duten mendizaleek hamalau kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Berbalagunkideek Gernika-Lumon hasiko dute ibilaldia, Errigoitirantz joanez. Errigoitiko zenbait auzo bisitatu ostean, bestalde, Gernika-Lumora bajatuko dira barriro. AEK edo Udal Euskaltegian emon beharko dute izena interesatuek. 09:00etan hasiko da mendi irteera.
Errigoiti Arrieta Garbi plataformak hiru urte beteko ditu egunotan. Hala, data berezia gogorratzeko, lagunarteko afaria antolatu dute plataformako kideek, zapaturako. Afaria Morgako Poli Jatetxean egingo dute, eta jatetxean bertan emon behar dute izena interesatuek. Hain zuzen, barikua izango da izena emoteko azken eguna. Afaria 22:00etan hasiko da,baina aurretik, poteoa egingo dute bildutakoek.
Urtero egin moduan, Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Sabino Aranari omenaldia egingo dio Sukarrietako kanposantuan. Aurtengoa, Arana hil zeneko 109. urteurreneko ekitaldia izango da eta domekan egingo dute, hain zuzen be. 10:10ean Sukarrietako kanposantu...
Gastronomian adituak diren hamabost kazetari inguru Bermeon izan ziren joan den zapatuan. Herria bisitatzeko aukera izan zuten baina batez be, Bermeoko produktuak eta beraien balio gastronomikoa ezagutzeko helburuarekin egin zuten bisita. Zallo kontserberan izan ziren. Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskadi Gastronomiak(Turismo enogastronomikoaren elkarteak) arlo horretan adituak diren kazetariekin bidai bat antolatu zuen Euskadiko gastronomia ezagutarazi asmoz. Horrela izanik, bidaia horretan Bermeo izan zuten geldialdietako bat. Bermeoko produktuak eta horien elaborazioa ezagutzera hurbildu ziren. Bidai horren baitan, Bilbo, Donostia eta Tolosa be bisitatu dituzte. Gutxi gorabehera hamabost kazetari aditu izan ziren Bermeon. Herriak itsasoarekin duen lotura azaldu eta Bermeon dauden bederatzi kontserba enpresek egiten duten produktuen kalitatearen barri be emon zitzaien. Azaldutakoaren arabera, «Bermeoko produktuak turismo enogastronomikoaren esparruan garrantzi handikoak dira. Horretarako, beraiek duten balio erantsia azaltzea ezinbestekoa da; arrainak arrantzen diren momentutik eta platerera heldu arte egiten den prozesua ezagutara emonaz». Bisitariek, hortaz, Zallo kontserbera bisitatzeko aukera izan zuten. Bisita horretan Idurre Bideguren, Bermeoko alkateak, eta Udal Turismo bulegoko teknikariek be parte hartu zuten. Hegaluzearen zein bokartaren elaborazio prozesuaren barri emon zitzaien batetik, eta bestetik, produktu desbardinak dastatzeko aukera izan zuten, bokartak gatzetan edo ozpin-oliotan edo hegaluzea, besteak beste. Zallo enpresa bisitatu ondoren, kazetariek Bermeoko Tala eta portua ezagutzeko aukera be [...]