Bermeoko produktuak ezagutzen izan dira gastronomian aditutako kazetariak
Gastronomian adituak diren hamabost kazetari inguru Bermeon izan ziren joan den zapatuan. Herria bisitatzeko aukera izan zuten baina batez be, Bermeoko produktuak eta beraien balio gastronomikoa ezagutzeko helburuarekin egin zuten bisita. Zallo kontserberan izan ziren. Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskadi Gastronomiak(Turismo enogastronomikoaren elkarteak) arlo horretan adituak diren kazetariekin bidai bat antolatu zuen Euskadiko gastronomia ezagutarazi asmoz. Horrela izanik, bidaia horretan Bermeo izan zuten geldialdietako bat. Bermeoko produktuak eta horien elaborazioa ezagutzera hurbildu ziren. Bidai horren baitan, Bilbo, Donostia eta Tolosa be bisitatu dituzte. Gutxi gorabehera hamabost kazetari aditu izan ziren Bermeon. Herriak itsasoarekin duen lotura azaldu eta Bermeon dauden bederatzi kontserba enpresek egiten duten produktuen kalitatearen barri be emon zitzaien. Azaldutakoaren arabera, «Bermeoko produktuak turismo enogastronomikoaren esparruan garrantzi handikoak dira. Horretarako, beraiek duten balio erantsia azaltzea ezinbestekoa da; arrainak arrantzen diren momentutik eta platerera heldu arte egiten den prozesua ezagutara emonaz». Bisitariek, hortaz, Zallo kontserbera bisitatzeko aukera izan zuten. Bisita horretan Idurre Bideguren, Bermeoko alkateak, eta Udal Turismo bulegoko teknikariek be parte hartu zuten. Hegaluzearen zein bokartaren elaborazio prozesuaren barri emon zitzaien batetik, eta bestetik, produktu desbardinak dastatzeko aukera izan zuten, bokartak gatzetan edo ozpin-oliotan edo hegaluzea, besteak beste. Zallo enpresa bisitatu ondoren, kazetariek Bermeoko Tala eta portua ezagutzeko aukera be [...]
Gastronomian adituak diren hamabost kazetari inguru Bermeon izan ziren joan den zapatuan. Herria bisitatzeko aukera izan zuten baina batez be, Bermeoko produktuak eta beraien balio gastronomikoa ezagutzeko helburuarekin egin zuten bisita. Zallo kontserberan izan ziren.
Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskadi Gastronomiak(Turismo enogastronomikoaren elkarteak) arlo horretan adituak diren kazetariekin bidai bat antolatu zuen Euskadiko gastronomia ezagutarazi asmoz. Horrela izanik, bidaia horretan Bermeo izan zuten geldialdietako bat. Bermeoko produktuak eta horien elaborazioa ezagutzera hurbildu ziren. Bidai horren baitan, Bilbo, Donostia eta Tolosa be bisitatu dituzte.
Gutxi gorabehera hamabost kazetari aditu izan ziren Bermeon. Herriak itsasoarekin duen lotura azaldu eta Bermeon dauden bederatzi kontserba enpresek egiten duten produktuen kalitatearen barri be emon zitzaien. Azaldutakoaren arabera, «Bermeoko produktuak turismo enogastronomikoaren esparruan garrantzi handikoak dira. Horretarako, beraiek duten balio erantsia azaltzea ezinbestekoa da; arrainak arrantzen diren momentutik eta platerera heldu arte egiten den prozesua ezagutara emonaz».
Bisitariek, hortaz, Zallo kontserbera bisitatzeko aukera izan zuten. Bisita horretan Idurre Bideguren, Bermeoko alkateak, eta Udal Turismo bulegoko teknikariek be parte hartu zuten. Hegaluzearen zein bokartaren elaborazio prozesuaren barri emon zitzaien batetik, eta bestetik, produktu desbardinak dastatzeko aukera izan zuten, bokartak gatzetan edo ozpin-oliotan edo hegaluzea, besteak beste.
Zallo enpresa bisitatu ondoren, kazetariek Bermeoko Tala eta portua ezagutzeko aukera be izan zuten.