Bi sari irabazi ditu Talleri upategiak munduko sariketa garrantzitsuenean
Busturialdeko eta Txorierriko hamasei ekoizle batzen dituen Morgako Talleri upategiak zilarrezko bi domina irabazi ditu Vienako nazioarteko sariketa baten. Adituen ustez, International Wine Challenge-a munduko lehiaketa garrantzitsuena da, eta han batu...
Busturialdeko eta Txorierriko hamasei ekoizle batzen dituen Morgako Talleri upategiak zilarrezko bi domina irabazi ditu Vienako nazioarteko sariketa baten. Adituen ustez, International Wine Challenge-a munduko lehiaketa garrantzitsuena da, eta han batu ziren 37 herrialdetako 1.500 upeltegi inguru.
Kepa Olabarrieta Talleriko kideak azaldu duenez, “sorpresa” izan da bi sari jasotzea. “Ardo ona genuelakoan geunden, baina lehen parte hartzean saria jasotzea ezustekoa izan da” nabarmendu du. Hala, “pozarren” azaldu da. Bitxia Arrunta eta Bitxia Berezia izan dira ardo sarituak.
Olabarrietaren berbetan, “usai eta kolore atsegina duten ardoak dira, eta edateko errezak”. 100 puntutik 90 jaso dituzte Morgako upeltegiak aurkeztutako ardoek, eta horrenbestez, bide egokitik doazela deritzo Talleriko kideak.