Sabino Arana omenduko dute domekan
Urtero egin moduan, Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Sabino Aranari omenaldia egingo dio Sukarrietako kanposantuan. Aurtengoa, Arana hil zeneko 109. urteurreneko ekitaldia izango da eta domekan egingo dute, hain zuzen be. 10:10ean Sukarrietako kanposantu...
Urtero egin moduan, Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Sabino Aranari omenaldia egingo dio Sukarrietako kanposantuan. Aurtengoa, Arana hil zeneko 109. urteurreneko ekitaldia izango da eta domekan egingo dute, hain zuzen be.
10:10ean Sukarrietako kanposantuan bilduko dira, Aranaren hilobi aurrean. Bertan ohorezko aurreskua dantzatu eta gero lore eskaintza egingo diote ohitura den moduan. 10:30ean, barriz, omendutakoaren aldeko meza izango da.
Meza ostean, 11:30ak aldera, Iñigo Urkullu Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidentearen ekitaldi politikoa izango da.