Berbalagunek irteera antolatu du zapaturako
Berbalagunek mendi irteera antolatu du zapaturako. Irteeran parte hartzen duten mendizaleek hamalau kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Berbalagunkideek Gernika-Lumon hasiko dute ibilaldia, Errigoitirantz joanez. Errigoitiko zenbait auzo bisitatu ostean, bestalde, Gernika-Lumora bajatuko dira barriro. AEK edo Udal Euskaltegian emon beharko dute izena interesatuek. 09:00etan hasiko da mendi irteera.
Berbalagunek mendi irteera antolatu du zapaturako. Irteeran parte hartzen duten mendizaleek hamalau kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Berbalagunkideek Gernika-Lumon hasiko dute ibilaldia, Errigoitirantz joanez. Errigoitiko zenbait auzo bisitatu ostean, bestalde, Gernika-Lumora bajatuko dira barriro.
AEK edo Udal Euskaltegian emon beharko dute izena interesatuek. 09:00etan hasiko da mendi irteera.