Hirugarren mailako zenbait taldek, horien artean Bermeok, ligako hamaikagarren jardunaldiaren partidak jokatu zituzten atzo. Bermeok 0-1 irabazi zion Balmasedari, play off postuetan sartuz. Jardunaldiko partida gehienak jokatzea falta arren, bertokoe...
Artza frontoiak ohiko itxura aldatuko du domekan, borroka arteen saioei ateak zabalduz. Hammerland Cage izenburupean, kick boxing eta borroka arte mistoen saioak ikusteko aukera izango dute eskualdeko zaleek. Domekako jaialdian, gainera, Urtzi Bilbao bermeotarrari omenaldi xume bat egingo diote. Bilbaok hainbatetan parte hartu du borrokaldietan, eta asteburuan azken borrokaldi bat jokatuko du borroka arte mistoen kirola utzi aurretik. Bermeotarrak borroka arte mistoen azken saioan borrokatuko du. Bilbaoz gain, Ander Gimenez eta Jesus Quintana bermeotarrek be parte hartuko dute borroka jaialdian. Gimenez eta Quintana, baina, kick boxing kategorian borrokatuko dira. Guztira, zazpi borrokaldi Artza frontoira doazen zaleek zazpi borrokaldi ikusteko aukera izango dute: lau kick boxing kategorian eta hiru borroka arte mistoen kategorian. Kick boxing kategorian, gainera, emakumezkoen borrokaldi bat be egongo da. Borroka jaialdia 18:30ean hasiko da, eta Alex Sardui abeslariak aurkeztuko du ikuskizuna. Unbe Tabernan edo Kafe Antzokian eros daitezke sarrerak aldez aurretik, 18 eurotan.
Urriaren 10ean Izurdia atunontzia erasotu zuten ustezko sei pirata somaliarrak kartzelan sartuko dituzte. Horrela agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek. Itsas-lapurreta egitea egotzi diote ustezko piratei. Ustezko sei...
Amlin Challenge Cup txapelketa eta Kopa alde batera utzita, Bizkaia Gernika Rugby taldeak jarraipena emon gura dio ligako bolada onari asteburuan. Basurdeek irabaziz gero, ligako seigarren partida irabaziko lukete jarraian, eta hala gertatuz gero sailkapenaren buruan jarraituko luke, partidarik galdu barik. Bertokoek La Vilaren (Villajoyosa, Valentzia, Herrialde Katalanak) kontra jokatu beharko dute etzi. La Vilak partida bakarra irabazi du 2012-2013 denboraldian, eta hamargarren sailkatua da ligan. Hala, basurdeek ez lukete arazo handirik izan beharko etxera garaipenagaz bueltatzeko. Hain zuzen, hemeretzi puntuko aldea dute basurdeek sailkapen orokorrean. Partida irabaztea, halanda be, ez da erraza izango bertokoentzat. La Vila Koparen finalaurrekoetan sartu zen joan den asteburuan, eta moralez gainezka helduko da etziko partidara. Liderrari irabazita, ligan emondako itxura kaxkarrari buelta emoten ahaleginduko dira valentziarrak. Gernika-Lumoko errugbi taldea Ohorezko Mailara bueltatu zenetik, gainera, bertokoek ez dute garaipenik lortu valentziarren zelaian. Joan zen denboraldian, esaterako, 30-17 irabazi zuen La Vilak.
Dtzi Ajuria (Muxika) auzoko eskupilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte Arkupe taldeko eta Munitibarko pilotariek. Hain zuzen, umetxo eta gaztetxo mailetako finalak jokatuko dituzte, 13:00etatik aurrera. Lehenengo partidan, Gonzalezek eta Domingu...