Bilbao omenduko dute domekan, borroka jaialdi bategaz
Artza frontoiak ohiko itxura aldatuko du domekan, borroka arteen saioei ateak zabalduz. Hammerland Cage izenburupean, kick boxing eta borroka arte mistoen saioak ikusteko aukera izango dute eskualdeko zaleek. Domekako jaialdian, gainera, Urtzi Bilbao bermeotarrari omenaldi xume bat egingo diote. Bilbaok hainbatetan parte hartu du borrokaldietan, eta asteburuan azken borrokaldi bat jokatuko du borroka arte mistoen kirola utzi aurretik. Bermeotarrak borroka arte mistoen azken saioan borrokatuko du. Bilbaoz gain, Ander Gimenez eta Jesus Quintana bermeotarrek be parte hartuko dute borroka jaialdian. Gimenez eta Quintana, baina, kick boxing kategorian borrokatuko dira. Guztira, zazpi borrokaldi Artza frontoira doazen zaleek zazpi borrokaldi ikusteko aukera izango dute: lau kick boxing kategorian eta hiru borroka arte mistoen kategorian. Kick boxing kategorian, gainera, emakumezkoen borrokaldi bat be egongo da. Borroka jaialdia 18:30ean hasiko da, eta Alex Sardui abeslariak aurkeztuko du ikuskizuna. Unbe Tabernan edo Kafe Antzokian eros daitezke sarrerak aldez aurretik, 18 eurotan.
Artza frontoiak ohiko itxura aldatuko du domekan, borroka arteen saioei ateak zabalduz. Hammerland Cage izenburupean, kick boxing eta borroka arte mistoen saioak ikusteko aukera izango dute eskualdeko zaleek. Domekako jaialdian, gainera, Urtzi Bilbao bermeotarrari omenaldi xume bat egingo diote.
Bilbaok hainbatetan parte hartu du borrokaldietan, eta asteburuan azken borrokaldi bat jokatuko du borroka arte mistoen kirola utzi aurretik. Bermeotarrak borroka arte mistoen azken saioan borrokatuko du.
Bilbaoz gain, Ander Gimenez eta Jesus Quintana bermeotarrek be parte hartuko dute borroka jaialdian. Gimenez eta Quintana, baina, kick boxing kategorian borrokatuko dira.
Guztira, zazpi borrokaldi
Artza frontoira doazen zaleek zazpi borrokaldi ikusteko aukera izango dute: lau kick boxing kategorian eta hiru borroka arte mistoen kategorian. Kick boxing kategorian, gainera, emakumezkoen borrokaldi bat be egongo da.
Borroka jaialdia 18:30ean hasiko da, eta Alex Sardui abeslariak aurkeztuko du ikuskizuna. Unbe Tabernan edo Kafe Antzokian eros daitezke sarrerak aldez aurretik, 18 eurotan.