Ajuriako eskupilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte domekan
Dtzi Ajuria (Muxika) auzoko eskupilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte Arkupe taldeko eta Munitibarko pilotariek. Hain zuzen, umetxo eta gaztetxo mailetako finalak jokatuko dituzte, 13:00etatik aurrera. Lehenengo partidan, Gonzalezek eta Domingu...
Dtzi Ajuria (Muxika) auzoko eskupilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte Arkupe taldeko eta Munitibarko pilotariek. Hain zuzen, umetxo eta gaztetxo mailetako finalak jokatuko dituzte, 13:00etatik aurrera.
Lehenengo partidan, Gonzalezek eta Dominguezek Astorekaren eta Ojinagaren kontra jokatuko dute. Bigarren partidan, bestalde, Garro anaiak Betanzosen eta Izagirreren kontra lehiatuko dira. Finalaurrekoetan bezala, finalean be jende asko batzea espero dute antolatzaileek.