Ligako seigarren partida irabazi gura dute jarraian
Amlin Challenge Cup txapelketa eta Kopa alde batera utzita, Bizkaia Gernika Rugby taldeak jarraipena emon gura dio ligako bolada onari asteburuan. Basurdeek irabaziz gero, ligako seigarren partida irabaziko lukete jarraian, eta hala gertatuz gero sailkapenaren buruan jarraituko luke, partidarik galdu barik. Bertokoek La Vilaren (Villajoyosa, Valentzia, Herrialde Katalanak) kontra jokatu beharko dute etzi. La Vilak partida bakarra irabazi du 2012-2013 denboraldian, eta hamargarren sailkatua da ligan. Hala, basurdeek ez lukete arazo handirik izan beharko etxera garaipenagaz bueltatzeko. Hain zuzen, hemeretzi puntuko aldea dute basurdeek sailkapen orokorrean. Partida irabaztea, halanda be, ez da erraza izango bertokoentzat. La Vila Koparen finalaurrekoetan sartu zen joan den asteburuan, eta moralez gainezka helduko da etziko partidara. Liderrari irabazita, ligan emondako itxura kaxkarrari buelta emoten ahaleginduko dira valentziarrak. Gernika-Lumoko errugbi taldea Ohorezko Mailara bueltatu zenetik, gainera, bertokoek ez dute garaipenik lortu valentziarren zelaian. Joan zen denboraldian, esaterako, 30-17 irabazi zuen La Vilak.
Amlin Challenge Cup txapelketa eta Kopa alde batera utzita, Bizkaia Gernika Rugby taldeak jarraipena emon gura dio ligako bolada onari asteburuan. Basurdeek irabaziz gero, ligako seigarren partida irabaziko lukete jarraian, eta hala gertatuz gero sailkapenaren buruan jarraituko luke, partidarik galdu barik.
Bertokoek La Vilaren (Villajoyosa, Valentzia, Herrialde Katalanak) kontra jokatu beharko dute etzi. La Vilak partida bakarra irabazi du 2012-2013 denboraldian, eta hamargarren sailkatua da ligan. Hala, basurdeek ez lukete arazo handirik izan beharko etxera garaipenagaz bueltatzeko. Hain zuzen, hemeretzi puntuko aldea dute basurdeek sailkapen orokorrean.
Partida irabaztea, halanda be, ez da erraza izango bertokoentzat. La Vila Koparen finalaurrekoetan sartu zen joan den asteburuan, eta moralez gainezka helduko da etziko partidara. Liderrari irabazita, ligan emondako itxura kaxkarrari buelta emoten ahaleginduko dira valentziarrak.
Gernika-Lumoko errugbi taldea Ohorezko Mailara bueltatu zenetik, gainera, bertokoek ez dute garaipenik lortu valentziarren zelaian. Joan zen denboraldian, esaterako, 30-17 irabazi zuen La Vilak.