Kartzelan sartuko dituzte ‘Izurdia’ ontzia erasotu zuten ustezko piratak
Urriaren 10ean Izurdia atunontzia erasotu zuten ustezko sei pirata somaliarrak kartzelan sartuko dituzte. Horrela agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek. Itsas-lapurreta egitea egotzi diote ustezko piratei. Ustezko sei...
Urriaren 10ean Izurdia atunontzia erasotu zuten ustezko sei pirata somaliarrak kartzelan sartuko dituzte. Horrela agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek.
Itsas-lapurreta egitea egotzi diote ustezko piratei. Ustezko sei piratak, halanda be, gertakaria ukatu dute eta “ez zutela atunontzia erasotzeko asmorik” esan diote epaileari. Horrela, “uretara jausi zen pertsona baten bila” zeudela azaldu dute. Epaileak, baina, ez du ustezko erasotzaileek esandakoa sinistu; izan be, horiek atxilotu zituztenean kostatik 220 milia baino gehiagotara zeuden.