Jose Angel Etxaniz Txato (Gernika-Lumo, 1954) Gernikazarra Historia Taldeko kidea da. 1992tik darama herriaren memoria ahanzturatik berreskuratzeko ahalegina egiten, eta joan den martitzenean Talleres de Guernica-Astra. De la fabrica de armas a fabrica de creacion cultural liburua aurkeztu zuen, Gorka Perez arkitektoagaz batera. Etxanizek historiaren ikuspegitik aztertu du eraikina, eta Perezek arkitekturaren ikuspuntutik. Zelan erabaki zenuten eraikinari buruzko liburu bat idaztea? Betidanik izan dut gustuko Gernika-Lumoren historia industriala. Daliari buruzko lan bat egiten nenbilela, Talleres de Guernica enpresako jendearekin jarri nintzen harremanetan, eta dokumentazioa bilatzen hasi nintzen. 2005ean herriko gazteek eraikina okupatu zutenean, bestalde, historia zati hau kontatu behar nuela erabaki nuen. Izan be, liburuak ez du historia industrialaz bakarrik berba egiten. Gazteen okupazioa be landu dut. Zer kontatzen du liburuak? Liburuak Ricardo Bastidaren eraikina eta bertan burutu diren jarduerak ditu berbagai. Talleres de Guernicaren sorreran hasten da kontakizuna, eta eraikinaren egokitzapen lanekin amaitzen da. Bitarte horretako historia guztia emoten dut ezagutzera. Ataletan banatuta dago lana? Kronologiko egituratu dut. 1916 eta 1960 bitartean, Talleres de Guernicaren historia kontatzen dut. Gaur egun be lantegia zabalik dago Astraren ondoko eraikinetan eta, horrenbestez, interesgarria iruditu zitzaidan enpresaren iragana ezagutaraztea. Liburuaren bigarren zatian, bestalde, lantegiaren beherakada ekonomikoa, enpresaren itxiera eta hurrengo urteetako utzikeria kontatzen [...]
Astra Koordinadorak auzolan eguna antolatu du biharko. Astra eraikina inauguratzeko hilabete eskas falta dela eta, datozen asteetan azken egokitzapenak egin gura ditu Koordinadorak, irekiera data behar bezala ospatzeko. Hala, bihar hasita, mailuak, bih...
Gernika KESBeko neskek Tenerifera bidaiatu beharko dute ligaren zazpigarren jardunaldia jokatzeko. Hain zuzen, Tenerife Isla Unicaren kontra lehiatuko dira gernikarrak, puntuak irabazteko premiagaz. Bost partida jarraian galduta, bertokoak garaipenagaz...
Nahiz eta abenduko kultura, jai eta kirol egitarauan zer dira aurrekontuak? batzarrak abenduaren 4an, 11an eta 18an izango diren ekarri, agenda kontuak direla eta egunak aldatu behar izan dituztela jakinarazi dute Bermeoko Udaletik. Batzar horiek egin egingo direla azaldu dute baina datorren urteko urtarrilean. Halanda be, egunak zehaztuta dituztenean jakinaraziko dituztela esan dute.
Domekan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Bada, saio horretan erabakiko da zeintzuk bertsolari egongo diren aurtengo finalean. Gernika-Lumoko saioan Ibon Ajuria gernikarra (Balmasedako saioko irabazlea), Iratxe Ibarra markina-xemeindarra (Berriatuko kanporaketako irabazlea) eta Joseba Artza etxebarritarra (puntuen arabera sailkatutakoa) izango dira Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ordezkariak. 17:30ean hasiko da saioa, eta Maite Berriozabal ariko da aurkezle lanetan. Epaileak, aldiz, Jurgi Fuentes, Iñaki Aurrekoetxea, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio, Josu Telleria eta Mirari Azula izango dira. Bertsolariek egin beharreko lanari dagokionez, lehenbizi, gaia emanda eta binaka, hiruna bertso osatu beharko dituzte zortziko handian, beste hiruna zortziko txikian eta beste hiruna hamarreko txikian. Kartzelako lana egin beharko dute ondoren, eta hasierako puntua emanda bertso bi osatu beharko dituzte gero, zortziko txikian. Amaitzeko, gaia emanda hiruna bertso osatu beharko dituzte, doinu eta neurri librean. Irabazlea, finalera Gernika-Lumoko saioaren irabazleak zuzenean lortuko du finalerako txartela. Gainontzekoek, ostera, puntuazioaren arabera edukiko dute Miribillako Bilbao Arenan jokatuko den finalean sartzeko aukera. Basauriko Artunduaga kiroldegian jokatu zen lehenengo finalaurrea, eta Durangoko Landakonbigarrena. Hurrenez hurren, Arkaitz Estiballes galdakoztarra eta Etxahun Lekue larrabetzuarra nagusitu ziren, finalean egoteko aukera bereganatuz. Bada, oraingoz ez da Lea-Artibaiko eta Busturialdeko bertsolaririk sailkatu finalerako. www.bertsosarrerak.eu webguneagaz izandako arazo batzuk [...]
Joan den otsailetik, Gautegiz Arteagako Antoliñape Kultur Elkartearen lokala zarratuta dago. Herriko Enparantza auzoko bizilagunek jarritako salaketen harira, epaile batek lokala zarratzeko agindua emon zion udalari, elkarteak jarduera lizentzia lortzeko egin zuen tramitazioa oker zegoela ebatzi ostean.
Antoliñapeko kideek azaldu …
Adinekoen Aste Kulturalaren barruan, gaur eta bihar adinekoen antzerkiak ikusteko aukera izango dute gernikarrek, Elai Alai aretoan. Gaur, esaterako, Oñatiko Ikusi Makusi taldeak Donde esta la pierna del alcalde? lana antzeztuko du, 17:00etatik aurrera. Antzerkiaren bukatzean, gainera, Mungiako Koralaren kontzertuagaz gozatzeko aukera izango dute bildutakoek. Bihar, bestalde, Gasteizko Las 4 Torres antzerki taldeak Cianuro, solo o con cafe? antzezlana ikusteko aukera emongo du. Bihar be, 17:00etan hasiko da antzerki saioa. Gasteiztarren antzezlanagaz amaituko da aurtongo aste kulturala. Atzo Adinekoen Aste Kulturala atzo hasi zen Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra taldekoen antzerkiagaz. Gaur eta bihar ez bezala, gernikarrek Lizeo Antzokian aurkeztu zuten antzerkia. Taldeko kide batek azaldu duenez, “atzerkia primeran joan zen”. Umorea erabilita, antzezlan edarra sortu dutela deritzo, eta horrenbestez, pozarren daude. “Ikusleek taldeak egin duen antzerkirik onena izan dela zioten amaieran” esan dute. Lizeo Antzokia jendez bete zen.
Juanjo Aretxederreta artista gernikarraren erakusketa bat zabalduko dute bihar, Musutruk Kafe Antzokian. Aurkezpena 20:00etan egingo dute, eta Musutrukera doazenek, bertoko pintorearen zenbait olio marrazki ikusteko aukera izango dute. Aretxederretak G...
Joan den asteburuko liga jardunaldian bigarren sailkatuari irabazita, Bizkaia Gernika sendo mantendu zen lidertzan momentuko talderik hoberena dela erakutsiz. Gernikarrek hamahiru puntura handitu zuten bigarren sailkatuarekiko errenta, baina Ohorezko Mailak ez du erlaxatzeko denborarik emoten. Hala, basurdeek Santboiana hirugarren sailkatuaren kontra jokatuko dute, etzi. Joan den denboraldian katalandarrek 37-23 irabazi zuten, eta horrenbestez, arantza kentzeko aukera izango dute basurdeek ligaren zortzigarren jardunaldian. Bertokoek irabaziz gero, garaipen handia lortuko lukete etxetik kanpo, eta jaun eta jabe direla baieztatuko lukete. Galduz gero, bestalde, gernikarrek lidertzan jarraituko lukete, baina joan den asteburuko aldea galduta. Bertokoek liga hasiera borobila egin dute. Bederatzi partida jokatuta, lehia bakarra galdu dute, eta ikuskizun gehien eskaintzen duen taldea da, entsegu asko egiten baitituzte. Amlin Challenge txapelketaren sarrerak salgai Bizkaia Gernikak Amlin Challenge txapelketaren hirugarren partida jokatuko du abenduaren 8an, eta dagoeneko, salgai jarri dituzte sarrerak. Hain zuzen, Rovigo talde Italiarraren kontra jokatuko dute gernikarrek, 16:00etatik aurrera. Taldetik jakinarazi dutenez, abenduaren 5era arte salduko dituzte sarrerak aldez aurretik. Interesatuek taldearen Urbietako egoitzara joan beharko dute sarrerak erostera, 16:00etatik 20:00etara. Bazkideentzako sarrerek hamabost euro balio dituzte, eta, bazkide ez direnek, 20 edo 25 euro ordaindu beharko dituzte: partida harmailetatik jarraitzeagatik 25 euro, eta gainontzeko lekuetan jartzeagatik 20 euro. Neurketaren egunean [...]
Ander Oleaga Benguria eta Mr. Chopski (horrela sinatzen ditu bere lanak) bermeotarren Alter eta Ego bloga izan da aurtengo Bilblogari txapelketako irabazleetako bat. Hain zuzen be, blog pertsonalik onena bermeotarrena izan dela erabaki du epaimahaiak. ...
LABeko atal sindikalak aurkeztutako mozioa aho batez onartu du Gernika-Lumoko osoko bilkurak, zenbait aldaketa eginda. Hain zuzen be, besteak beste, udal langileen negoziazio mahaia barriro batzeko eskatzen zuen mozioa onartu du. 2006. urtetik Lanpostuen Zerrendaren negoziazioa onartu barik dagoela kritikatu du LABek, besteak beste. Era berean, 2011n bukatutako lan hitzarmenaren inguruan eztabaidatzeko beharra ikusten du. Sindikatuak aurkeztutako mozioak bi puntu ditu; batetik, negoziazio mahaia ahalik eta arinen irekitzea eskatzen du, mahai horretan eztabaidatzeko dauden gaiak garrantzitsuak direla iritzita. Bestetik, Madrilek inposatutako hitzarmenaren aurkako dekretuak ez aplikatzeko eskatu dio udalari LABek mozio horren bitartez. Mozioan, aldaketen beharra Azken osoko bilkuran mozioaren filosofiagaz bat egiten dutela adierazi zuten Bildukoek. «Negoziazio mahaia batu egin behar da eta konpromiso hori hartzea guri dagokigu», azaldu zuten. Era berean, Madrildik inposatzen dituzten neurriak ez direla justuak deritzo; halanda be, horiek diotenez, «bete beharrekoari ezetza emotea eskatzen dio LABek udalari». Eskatutakoa ezin dutela egin, eta, horrenbestez, mozioa onartzeko aldaketak egitea eskatu zioten LABekoei. «Dekretua ez aplikatzeko» eskatu ordez, mozioak honako hau biltzea eskatu zioten LABi: «Madrilditik inposatutako dekretua betetzera behartuta egon arren, langileak egun ditugun eskubide guztiak bermatzeko eskatzen diogu udalari». Aldaketekin ados, LABekoak «Ados» agertu dira udalbatzak eskatutako aldaketekin LABekoak; dena den, mozioaren helburuak bera izaten [...]
Fatxadak eta hormak garbi mantentzea «ezinbestekoa» dela diote Bermeoko Udaletik herriko kaleen itxura garbia eta ona lortzeko. Hori dela eta, udala fatxadetako kartelak kentzen hasi da eta horretarako Jabe Elkarteei baimena eskatu die. Ekimen horren bitartez, Bermeo danon artean garbi-garbi kanpainaren hurrengo faseari ekin diotela adierazi du Juan Karlos Agirre Bermeoko Udaleko zerbitzu saileko zinegotziak. Kanpaina hori maiatzean ipini zuten martxan herriko elkarte desberdinen laguntzarekin. Informazio panelak Zerbitzuetako zinegotziak badaki «zaila» izango dela hasiera batean herriko fatxadak garbi mantentzea, baina, gogorarazi duenez, «herrian zehar dagoeneko kartelak ipintzeko hainbat informazio panel daude». Bere esanetan, udalaren asmoa «kulturarekin, kirolarekin eta abarrekin lotuta dauden ekintzen deialdiak puntu jakin batzuetan biltzea» izan da. Horrela, puntu horietara hurbilduta edonork hartu ahalko luke informazioa. Agirrek azaldutakoaren arabera, «informazio panel horiek erabiltzen badira be, tamalez, herriko fatxadak eta hormak be erabiltzen dira kartelak ipintzeko eta gure herriaren itxura kaltetzen duen ohitura txar hori guztion artean desagerrarazi behar dugu». Hortaz, Bermeo danon artean garbi-garbi kanpainaren hurrengo urratsa kaleen itxura errotik aldatzea izango da. Helburu hori lortu ahal izateko «ezinbestekoa da zure fatxadan dauden kartelak kentzea», esan du. Herritarrei laguntza eske Herriko fatxadak eta hormak garbi mantentzea «zaila» izango dela jakinda, udalak herritarrei laguntza eskatu gura die. «Gaurtik aurrera [...]
Bermeoko Kafe Antzokiak eta Revolutionary Brothersek elkarlanean antolatuta, Urdaibai Reggae jaialdia ospatuko dute zapatuan Busturialdeko herrian. Antolatzaileek azaldu dutenez, «festa interesgarria» izango da Kafe Antzokian egingo dutena, «Jamaikako doinuekin gozatzeko eta dantzatzeko» aproposa. Nazioartetik etorritako abeslariekin batera, Euskal Herrikoak ariko dira zapatu gauari giroa jartzen. Black Out Ja jamaikarra eta Mariana P italiarra izango dira atzerritik datozen bi abeslariak. Euskal Herriko ordezkariak, bestetik, Materia Gris, Ital Rockers sound systema, Bitter Sweet, Revolutionary Brothers sound systema eta King Konsul & Yanu abeslariak izango dira. 22:00etatik aurrera, bada, maila handiko gau musikala eskainiko du Kafe Antzokiak.
Astra Koordinadorako kideek batzar irekietan adostu bezala, pertsona bat kontratatuko dute eraikin barriztuan lan egin dezan. Astra proiektua auzolanean oinarritu arren, koordinadorak bitartekari baten beharrizana dagoela ikusi du. Bitartekari horrek a...
Egunotan Matthias Neutzner Dresdeneko (Alemania) 1945eko otsailaren 13 elkarteko eta Oliver Reinhard Sächsische Zeitung egunkariko erredaktorea izan dira Gernika-Lumon, Gernika Gogoratuz aztertegiagaz aipatu elkarteak daukan elkarlanari esker. Beste...