Gernika KESB puntuak irabazteko premiagaz doa Tenerifera
Gernika KESBeko neskek Tenerifera bidaiatu beharko dute ligaren zazpigarren jardunaldia jokatzeko. Hain zuzen, Tenerife Isla Unicaren kontra lehiatuko dira gernikarrak, puntuak irabazteko premiagaz. Bost partida jarraian galduta, bertokoak garaipenagaz...
Gernika KESBeko neskek Tenerifera bidaiatu beharko dute ligaren zazpigarren jardunaldia jokatzeko. Hain zuzen, Tenerife Isla Unicaren kontra lehiatuko dira gernikarrak, puntuak irabazteko premiagaz.
Bost partida jarraian galduta, bertokoak garaipenagaz bueltatzeko aukera paregabea izango dute, Tenerife be sailkapenaren behekaldean baitago. Irabaziz gero, gainera, hango taldeari aurreratzeko aukera izango lukete bertokoek. Galduz gero, bestalde, jeitsiera postuetatik hurbil jarraituko lukete.